Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Nutrizio semaforoa

Horiek guztiak ezinbesteko mantenugaiak dira elikadura orekatua mantentzeko, baina horien kontsumoa kontrolatu egin behar da, eta gehiegi ez hartu. Horregatik, arreta bereziz ibili behar dugu.
EROSKIk 2007an jarri zuen martxan ekimena, berezko borondatez erabat, gure bazkideek produktuen nutrizio-informazio gehiago eskatzen zigutela ikusita.
Nola laguntzen digu semaforoak?
Semaforoak modu oso errazean esaten digu kontsumo-anoa batean zenbat mantenugai hartzen diren, elikagaiak konbina ditzagun horietako bakoitzean gomendatutako ahoratzea gainditu gabe, eta, horrela, elikadura osasungarriagoa mantentzeko. Hau da, laranja koloreko balioak dituen elikagai-anoa bat kontsumitu bada, komeni da eguneko gainontzeko janarietan hori aintzat hartzea, kalorien eta mantenugai zehatz batzuen kopuru handia hartu delako jada.
EROSKIk 2009an jarri zuen martxan ekimena, berezko borondatez erabat, gure bazkideek produktuen nutrizio-informazio gehiago eskatzen zigutela ikusita
Ezaugarri nagusiak
Ontziaren aurrealdean doa beti. Kontsumo-anoa bakoitzeko informazioa ematen du. Osasunarekin gehien erlazionatuta dauden mantenugaiak agertzen dira (azukreak, gantzak, gantz asea eta gatza), bai eta kaloriak ere. Mantenugai bakoitzaren azpian datozen zenbakien bidez adierazten da elikagai-anoa batean dagoen mantenugaien ehunekoa, pertsona heldu batek hartu beharko lukeena oinarri izanik. 2000 kilokaloriako dieta hartzen dugu oinarritzat. Haurrentzako elikaduran, berriz, 1.800 kilokaloriako dieta. Kolore-sistema erraz bat erabiltzen du, begiratu bakarrean ikusteko mantenugai bakoitzean egunean hartu beharreko kopuruaren parte txikia (berdea), ertaina (horia) edo handia (laranja) duen elikagai horrek.
Aitortutakoa
Semaforo asko daude, baina nazio osoan gurea bakarrik identifikatzen da koloreen bidez, eta, horregatik, hainbat erakunderen sari ugari jaso ditu: Espainiako Nutrizio eta Elikadura Zientzien Akademiaren Mataix Saria, ``Eroski zure osasunaren alde`` programarengatik (2013). Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) NAOS saria, ``Eroski zurekin, nutrizioa eta ongizatea: Partzialki hidrogenatutako landare-gantzak ezabatzea eta nutrizio-semaforoa`` programarengatik (2009)