Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Nola kudeatzen dugu absentismoa edo lanera ez joatea?
Randstandek Euskal Autonomia Erkidegoko absentismoari buruz egin berri duen azterketa baten arabera, 50.000 langile ez dira lanera joaten, eta horietatik 15.000 justifikatu gabeko arrazoiengatik egiten dute. Datuak egundokoak dira.
Osartenek erakundeetako absentismoaren inguruan duen esperientziatik abiatuta, beharrezkoa da enpresa kultura aldatzea. Lanpostuan ez egotea inoiz ez da gauza normaltzat jo behar.
Erakundeen barruan edonolako kultura aldaketa bat lortzeko, bi ardatz nagusitan eragin beharra dago: Araua eta Kontzientzia.
Enpresa askok ezagutzen dute teoria dagoeneko eta badaki zer egin euren erakundeetan absentismoa murrizteko. Beste konpainia batzuek, ordea, ez dute denborarik ezta beharrezko baliabiderik ere jarraibide horiek martxan jartzeko.
Gaurko hitzaldia Iñigo Garatxenak eskaini du, Osarteneko Osasun eta Ongizate Zerbitzuen arduradunak.