Nola hasi dute ikasturte berria MONDRAGONeko ikastetxeek?

Gaia sakonean aztertzen da oraintsu argitaratu den aldizkarian, eta dagoeneko eskuragarri dago kooperatibetan eta webgune honetan.
Card image cap
2021/10/21

Normaltasunera itzultzeko testuinguru berri batean, osasun-larrialdiko egoera eta murrizketa gehienak bertan behera dauden honetan, aldizkariaren zenbaki berriak MONDRAGONeko hezkuntza-eskaintzan jartzen du arreta.

Captura de pantalla 2021-10-21 a las 9.50.07.png

Bere lau zentroek, Arizmendi IkastolaLea Artibai ikastetxeaPoliteknika Txorierri Ikastegia eta Mondragon Unibertsitateak20.000 lagun formatzen dituzte urtero, 1.300 langile ari dira eta euskal hezkuntza-sarearen funtsezko pieza dira, gaur egun.

Ikasturteari hasiera nola eman dioten, ikastetxe bakoitzaren formazio eskaintza, beraien ezaugarri bereizgarriak eta etorkizunerako planteatzen dituzten erronkak jaso dira aldizkarian.

Captura de pantalla 2021-10-21 a las 9.50.29.png

Gainerako ataletan, irailaren hasieran Munichen egin zen Mugikortasunaren Nazioarteko Azokari buruzko erreportajea nabarmendu behar da, baita beste kolaborazio batzuk ere: aro digitala, absentismoa, finantza jasangarriak eta beste gai batzuk aztertuz.

Elkarrizketen atalean, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak bere alderdi bikoitzari buruz hitz egiten du; Koldo Ortuetak Cikautxo-Errumaniako zuzendari gisa duen esperientziari buruz; Igor Ortegak argitaratu berri duen tesiaren ildo nagusia garatu du; Abel Irizarrek arreta berezia jarri du enpresetako euskarari buruzko diskurtsoan; eta Ion Etxeberriak Ikerlanen etorkizuneko ildo estrategikoak azaldu ditu.

Captura de pantalla 2021-10-21 a las 9.57.45.png

Kontsultatu aldizkaria hemen: https://www.tulankide.com/es/revista