Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Nola egokitu behar dira kooperatibak lan-erreformara?
Azken hilabeteotan guztion ahotan da lan erreforma. Pasa den abenduaren 31n sartu zen indarrean, nahiz eta eremu batzuk ez diren nahitaez apirilaren 1a arte ezarriko.
Baina zeintzuk dira aldaketa nagusienak? Eta nola egokitu behar dira kooperatibak lege berrira? Bateragarria da erreforma hau Kooperatiben Legearekin? Nola uztartzen dira batak eta besteak jasotzen duena?
Gai hauek guztiak aztertu ditu Jaione Badiola, LKS Next Legaleko Lan arloko arduradunak. Otaloran batu dira MONDRAGONeko kooperatibetako ordezkariak, MONDRAGON Korporazioko Gestio Sozialak antolatu dituen saioetan, eta araudia betetzeko eman behar diren urratsak aztertu dituzte, kezka eta bestelako ardurak ere partekatuz.