Irakurriena
- 1. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 2. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 3. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 4. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 5. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
- 6. El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle
Nola egiten dio aurre Afrikako emakumeak egungo eta etorkizuneko erronkei?

Mundukidek 20 urte daramatza Afrikan, bertako pertsonekin batera lankidetza programak eraikitzen, eta Afrikar kontinentearen eguna ospatzen den honetan, Arrasateko biztanleei Afrikara “bidaiatzeko” eta emakume afrikarren ametsak eta erronkak ezagutzeko aukera eskaini nahi die Bilbon bizi den Hilaria Viakena aktibista angolarraren eskutik.
Azken hamarkadetan, Afrikako kontinenteak aurrerapen handiak bizi izan ditu, batez ere, sektore ekonomikoan. Azken zifrekin bat etorriz, egiaztatu ahal izan da garapen esanguratsua gertatu dela, eta horri esker, emakumeek ekonomian, enpresa esparruan eta garapenean zuzeneko eragileak izanez parte hartzeko aukera izan dutela.
Urteak igaro ahala, politikan, ekonomian, kulturan eta zientzian kargu garrantzitsuak betetzen hasi dira, eta horrek genero-berdintasun handiagoa ekarri du. Baina nola bizi dute hori guztia emakume afrikarrek eta zer dute esateko?