Nola aukeratu izozkirik onena?

Udako beroari aurre egiteko modurik atseginena izan daiteke izozki bat jatea. Baina, nola aukeratu osasuntsuena?
Card image cap
2019/07/02

Ezer baino lehen kaloriak, grasa kopurua eta azukre kantitatea neurtzea komeni da. Eta ondoren, interesgarria da jakitea izozkiak ez digula bitamina edota mineralik aportatzen, beraz, aholkua da noizbehinka hartzea.

Legediak arautzen duena jarraituta, sei izozki mota daude: kremakoa, esneduna, esne desnatatuaz eginikoa, izozkia (besterik gabe), ur izozkia eta sorbetea.

Baina, oro har, izozkiak bi taldetan banatzen dira:

  1. Ur izozkiak eta sorbeteak. Bi hauek ura, azukrea, glukosa jarabea eta egonkortzaileak erabilita egiten dira. Batzuetan, sorbeteak izaten du fruta edo zukua ere. Edozein modutan, horiek oinarri hartuta gauzatzen dira.
  2. Esnea oinarri hartuta egiten direnak. Hauek egiteko erabiltzen da: esnea, azukrea, glukosa jarabea, grasa, egonkortzaileak eta emulgenteak. Eta bestelako elementu batzuk ere gehitzen zaizkie: koloranteak, aroma ezberdinak, fruta lehorrak, zukuak, fruituak, txokolatea eta galletak.

Osasungarriak dira izozkiak?

Lehenik eta behin kontuan hartu behar da izozkia ez dela Janari Osasuntsuen taulan agertzen, inondik inora! Zergatik? Hona hemen azalpena, faktore ezberdinak aztertuta:

  • Kaloria kopuru gehiegi. Aztertu diren gehienek 250-350 kcal dute, 100 gramoko. Beraz, nahiko kopuru altua da. Adibide bezala, leka plater batek 100 kcal du, eta txokolatezko donut batek 250 kcal. Eta zentzu berean, produktu batzuk oso energia ekarpen txikia eskaintzen dute. Besteak beste: Fruit Pops Eroski, Sorbete limón Eroski, Colajet...
  • Grasa kopuru altua. Garrantzitsua da jakitea grasa ez dela funtsezkoa gure dietan, eta sarritan gehiegi kontsumitzen dugula. Hala ere, izozkien kasuan jakin behar dugu zein grasa tipo duten. Batzuk nata edo gurina erabiltzen dute, eta hauek ez dute arazorik suposatzen, izan ere neutro bezala izendatzen dira. Baina badira beste izozki batzuk beste grasa mota batzuk erabiltzen dituztenak: palma olioa adibidez.
  • Azukre kopuru gehiegi. Aztertu diren izozki gehienek dute azukre gehiegi, (%21 eta %28 artean). Hala ere, badaude azukrerik gabeko izozkiak baina hauek ere ezin dira osasungarri bezala kalifikatu. Beraz, nahiz eta ez izan gaineratutako azukrerik, izozkia ezin da osasungarri bezala kalifikatu, aipatu bezala ez dituelako inolako elikagairik aportatzen.

 

Etxean egiteko errezeta

Frutaz eta jogurtez egindako edari-izotzak eta izozkiak etxean egitea oso erraza da. Umeek eurek egin ditzakete, eta bitaminak eta mineralak hartzeko modu egokia da.

Oso erraza da antzerako izozkiak etxean prestatzea osagai naturalekin. Gainera, etxekoak askoz osasuntsuagoak izaten dira, bitamina eta mineral pila dituztelako. Fruta, jogurt naturala, izotza, batidora indartsu bat eta izozkailua soilik behar dira.

Izozkiak eta izotz-edariak egiteko milaka errezeta aurkitu daitezke interneten. Horietan errazenetakoa da frutazko izotz-edaria egitea. Horretarako, lehendabizi guk nahi dugun frutaren zukua egin (marrubiak, laranjak, angurria, meloia, melokotoia...) eta zuku hori limoi baten zukuarekin nahastu behar dugu. Jarraian, zukua eta izotz zatiak txikitu behar ditugu batidoran. Azkenik, izozkailuan eduki behar dugu ordu betez edo eta, tarteka, bira pare bat emango dizkiogu kristal itxura hartu dezan.

Beste aukera bat jogurtez eta frutaz egindako izozkiak egitea da. Kasu honetan, nahi dugun fruta zatitu eta izozkailuan gordeko dugu. Izoztuta dagoenean, jogurtarekin batera irabiatuko dugu, masa homogeneo bat lortu arte.

Bi postre osasuntsu eta gozo dira hauek, umeen oso gustukoak, eta, hain errazak direnez, eurekin batera egiteko egokiak.