Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
"Nire azken Kongresua izan da eta emozioz beteriko uneak bizi ditut. Oso eskertua nago!"
Javier Goienetxeak txalo zaparrada luzea jaso du bere azken Kongresuan. Modu berezian bizi izan zuen atzokoa; proiektu traktoreak bultzatzeko funts berezia onartu zuen Kongresua.
Bideo laburpen honetan bi adierazpen jaso ditugu. Atzoko Kongresuan jorratu zen ponentziari buruzkoa eta Javier Goienetxeari agurra.
Belen Kortabarriak azaltzen duen bezala, “finantza-lankidetzarako funtsak eguneratu ditugu, estrategia eta hobekuntza aukera guztiak kontuan hartzeko. Horrela, jarduera ekonomikoaren sustapena eta enplegu iraunkorraren garapena ahalbideratuko dute”.
Javier Goienetxeak bere aldetik funtsa hauek garrantzia azpimarratu du eta bere azken Kongresua nola bizi izan duen azaldu du. “Modu berezian, emozioz eta kontrastez beteta, eta pozik!”.