Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Nikaraguako umeen hezkuntzaren aldeko kanpaina jarri du abian Ulma Taldeak
'1.000 boligrafo baietz!' lelopean erabilitako boligrafoak (gastatu gabekoak) bilduko dituzte enpresa barruan (bulego eta produkzio planta guztietan) eta inguruko eskoletan. Kanpainak iraungo duen hilabetean (ekainaren 24a arte) bazkide eta langile guztiek alde batetik eta eskolako gazteek bestetik, Nikaraguako umeen hezkuntzaren aldeko proiektuan aktiboki inplikatzeko aukera izango dute.

Bulego, produkzio planta eta eskoletan kutxa batzuk ipiniko dira, Hezkuntzaren Itsulapikoak izenekoak. Kutxa horietan laga beharko dira soberan diren boligrafoak.
Etagukzergatikez programa
Helburua 1.000 boligrafo biltzea da. Ondoren, Nikaraguara bidaliko dira. Nikaraguako umeak eskolaratzeko helburua duen Etagukzergatikez programarekin bat egiten du horrela Ulma Taldeak.
Ekimenaren gaineko informazio gehiago, Ulma Fundazioaren webgunean.