Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Neskak IKT-etan Nazioarteko Eguna ospatu zuten Garaian
IKTko profesionalez osaturiko mahai-ingurua egin zuten. Bertan parte hartu zuten, Onenpro enpresako Esti Iturbek, Mondragon Unibertsitateko Ainara Bilbaok eta Leire Etxeberriak, Roganet enpresako Gorka Lezetak eta MVEko Diego Andresek. Beraien ibilbidea akademiko zein profesionala, erronkak eta IKTen esparruko genero ezberdintasunak mahaigaineratu zituzten eta sektore honetan emakumeen beharra dagoela aldarrikatu zuten.
”Gure enpresan garapeneko departamentua alde batetik eta testing-eko departamentua daukagu bestetik. Garapeneko departamentuan, %80 baino gehiago gizonezkoak dira eta testing-ean berriz, %100a emakumeak gara. Nire ustetan, ez da kointzidentzia bat. Departamentu bakoitzeko karga psikologikoa desberdina da: batzuk (garapenekoak) ekoiztera dedikatzen dira eta beraien ahalmen eta adimena mahaian jartzera eta besteok (testing arlokoak), beraien atzetik goaz, gainbegiratze lanetan, egiten dutenari jarraipena egiteko. Honek badu zer ikusia zaintza ereduarekin eta emakume eta gizonei jartzen zaizkien rolekin, gure kasuan departamentuka ezberdintzen dira” – Esti Iturbe
Ostean, Kahoot lehiaketa egin zen, bertaratutako eta online konektatuko ikasleen artean, mahai-inguruan aurkeztutako kontzeptuak lantzeko, baita sari banaketa ere.
Presentzialki izan ziren Arrasateko Institutuko 1. Batxilergoko ikasleak, IKT tailer bat izan zuten Garaia Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 11.eraikinean, “Bideo-joko bat garatu kodifikatu gabe” izenpean.
Jarduera hauekin guztiekin, PTGaraiak eta Mondragon Goieskola Politeknikoak urte osoan zehar egiten dituzten beste batzuekin batera Debagoieneko ZTIM bokazioak piztu eta sustatzeko asmoa jarraitzen dute gazte eta gizarte osoarengan. Gaur egungo eta etorkizuneko garapenean ezinbestekoak diren profesional zientifiko teknologikoak gizartearengana gerturatu eta egiten duten lanaren balioa erakusteko. Bereziki, emakumeek ibilbide profesional hontatik abiatzeko dituzten oztopo eta gatazkak gainditu eta ekiditzen laguntzeko.