"Negozio guztiak toki berean batuta, pertsonen balio-aniztasuna indartu nahi dugu"

"Negozio guztiak toki berean batuta, pertsonen balio-aniztasuna indartu nahi dugu"

Berriatuan (Bizkaia) kokatuta dagoen KIDE kooperatibaren Finantza eta Marketin Arloetako zuzendaria da Miren Larrañaga. Haren esanetan aldaketa sasoiari ilusioz eta konfiantzaz egingo dio aurre KIDEk.
2021/03/02

Enpresaren balio proposamena indartu, produktu eta zerbitzu eskaintzaren bikaintasunean sakondu eta berrikuntza arloan proiektu berriak garatu. Horiexek dira, hurrenez hurren, KIDE Kooperatiba Elkartearen epe ertaineko helburuak. Miren Larrañaga da Finantza eta Marketin Arloetako zuzendaria eta haren esanetan aldaketa sasoiari ilusioz eta konfiantzaz egingo dio aurre KIDEk.

2020 urteari gainbegiratua eskainiz gero, KIDEk salmenten %52 esportatu egin ditu, bereziki Hego Amerika eta Europara.

“Negozio guztiak toki bakarrean batu behar ditugu, estrategikoki oso pauso garrantzitsua da eta pertsonen balio-aniztasuna indartu nahi dugu”. Espazio berriaren eraikuntzarekin batera, beste aldaketa nagusia izango da ERP berriaren inplementazioa. Mirenentzat, ERP berriak aukera emango die datu gehiago eta hobeak izateko eta kalitate eta zerbitzua hobetzeko.

KIDEk kamera isolatuak, tenperatura kontrolatzeko panelak, ate eta panel isolatzaileak, hotz kamera handiak eta ertainak, biltegi erraldoiak, lehorgailuak eta beste hainbat produktu eskaintzen ditu. Zuzendarientzat, ordea, garrantzitsuena ez da beraien produktuen kalitatea, eskaintzen duten zerbitzua baizik. “Zerbitzua da gure bezeroek gehien estimatzen dutena, salmenta aurreko eta ondorengo zerbitzua, muntaia, aholkularitza… da gure alderdirik bereizgarriena”. Hala, multinazional handiei aurre egiten diete Lea Artibaiko bazter ederretik.

2020 urteari gainbegiratua eskainiz gero, KIDEk salmenten %52 esportatu egin ditu, bereziki Hego Amerika eta Europara. COVID19aren sasoiaren hasieran salmenta jeitsiera handia izan bazen ere, ia %40koa, nekazaritzako elikagaien sektorea indartsu mantendu da eta urtea ez da hain txarra izan. Gestio Planaren azpitik geratu dira, hori bai, baina soilik %15.