Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
NBEko giza eskubideei buruzko ikerketa zentroko lehendakariak hitzaldia eskaini du Mondragon Unibertsitatean
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideei buruzko Ikerketa Zentroko lehendakariak, Park Kyung-seo irakasleak, bakeari eta giza eskubideei buruzko hitzaldia eskaini du Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen campusean. Kyun-seo giza eskubideen defendatzaile ospetsua da nazioartean. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak gonbidapena luzatu dio, bere ikuspegia eman dezan XXI. mendeko biztanleek aurretik dituzten erronken inguruan: bakearen mezulari bilakatzea, giza eskubideekin adiskidetzea eta ingurumena babestea. Labur esanda, pertsonen osotasun eta eskubideetan eta ingurumen-eskubideetan oinarritutako garapen ekonomikoaren eredua aplikatzea.
Park Kyun-seo
Park Kyun-seo irakaslea Suncheon hirian jaio zen, Jeollanamado lurraldean (Hego Korea), eta soziologia ikasi zuen Seulgo Unibertsitate Nazionalean. Soziologian doktoregoa lortu zuen Göttingemeko Unibertsitatean (Alemania), ondoren Filosofian Honoris Causa doktoregoa Indiako Teologia Ekumenikoko Akademian (Seramopore, Indiako Unibertsitatea) eta geroago Jainkotasunean ohorezko doktore-gradua Edinburgoko Unibertsitatean (Eskozia).
Kyung-seo irakasleak 18 urtez jardun zuen Elizen Mundu Kontseiluan lanean, Genevan (Suitza), Asiako idazkariorde eta Asiako lantaldeko lehendakari gisa. Denboraldi horretan bidaia ugari egin zituen Asiako 31 herrialdetara eta garapen-bidean dauden Afrikako eta Latinoamerikako beste herrialde askotara. Oso aktiboa izan da eta herrialde horietara eraman du bakeari eta giza eskubideekiko errespetuari buruzko mezua. Era berean, herrialde horietako herritarren kezkak ezagutzeko jakin-min bizia erakutsi du.
Koreako Kooperatibismoa Eratzeko Zentroaren aholkularia da. Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateak duela gutxi bereganatu du zentro horren aholkularitza.
Giza eskubideen defendatzaile sutsua izanik, Koreako Errepublikako misio bereziko enbaxadore izendatu zuten 2001eko otsailean, eta zazpi urtez jardun zuen kargu horretan. Era berean, ardura handiko karguak izan ditu Koreako Errepublikako gobernuan: Giza Eskubideen Batzorde Nazionaleko komisario nagusia, Bateratze Ministerioko Politika Batzordeko lehendakaria eta Koreako Politika Nazionalaren Agentziako Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria.
Gaur egun, NBEko Giza Eskubideei buruzko Ikerketa Zentroko lehendakaria da. Gainera, Koreako Kooperatibismoa Eratzeko Zentroaren aholkularia da. Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateak duela gutxi bereganatu du zentro horren aholkularitza.
Bakearen defendatzailea eta mezularia den aldetik, NBEko giza eskubideen alorreko aditu horrek hainbat liburu idatzi ditu bakearen eta giza eskubideen sustapenari buruz, Korearen adiskidetzeari eta bategiteari buruz eta Koreako penintsulari buruz. Halaber, hitzaldi ugari eskaini ditu gai horietaz.
Bakearen enbaxadorea
Park Kyung-seok, giza eskubideen eta pertsonen osotasunaren defendatzailea den aldetik, munduko bazter guztietan bakea nagusitzeko eta pertsonen giza eskubideak beste edozeren gainetik lehenesteko beharra aldarrikatzen du suharki.
NBEko giza eskubideen adituaren arabera, XX. mendeko hazkunde-eredua eredu okerra izan zen. Izan ere, funtsezko gaietan, hala nola giza eskubideetan, pertsonen osotasunean eta ingurumena babestean, oinarritu beharrean, zifra ekonomikoen diktaduran oinarritu zen. Bere ustez, XX. mendeko ereduan nazio-segurtasunak oso garrantzi handia zuen nazioen garapen ekonomikorako. Horren ondorioz, pertsonen funtsezko eskubide batzuk alboratu egin ziren. Kyung-seo konbentzituta dago munduan eredu horren porrotaren inguruan nahiko adostasun handia dagoela, eta bere hitzetan ‘XX. mendea dagoeneko atzera utzi dugu eta iraganeko hutsegite berak errepikatuko ez ditugun uste osoaz bizi dugu mende berria’. Bere iritziz, natura-hondamendiek sorturiko biktima kopuruak eta kalte materialek gora egin dute mundu osoan. Horrek XX. mendeko garapen-ereduaren porrota agerian jartzen du. Eredu horretan, hazkunde ekonomikoaren lasterketa zorabiagarriak ez zuen uzten ingurumena babesteko lekurik.
Park Kyung-seo: "XX. mendea dagoeneko atzera utzi dugu eta iraganeko hutsegite berak errepikatuko ez ditugun uste osoaz bizi dugu mende berria".
Orain, dagoeneko XXI. mendean sartuta gaudenean, bada garaia nazioen lehentasunen zerrendan pertsonen segurtasunak eta duintasunak dagokien lekua izateko. Natura-hondamendiak, gerrak eta pertsonen duintasunaren aurkako ekintzak prebenitzeko erabili behar dira metaturiko ezagutza eta esperientzia. ‘Giza duintasuna ez da sakrifikatu behar, eta denok lan egin behar dugu hori babesteko, baita giza segurtasuna, giza eskubideak eta ingurumen-eskubideak babesteko ere’.
NBEko Giza Eskubideen arloko adituaren arabera, denok lan egin behar dugu aktiboki, bakearen alde egiteko eta munduko txoko guztietara bakearen mezua eramateko.
‘XXI. mendean, bakearen mezulariak eta gogorarazleak izan behar gara eta harekin bakeak egin behar ditugu’. Hitz horiek argitzeko, ohikoa da bakearen enbaxadoreak gizateriak jasandako gerren ondorioz hildako pertsonen zifra beldurgarriak errepasatzea. Koreako Gerrako 4,5 milioi hildakoak, Irakeko Gerrako hildakoak, Asiako gatazkak eta beren giza eskubideak babesteko hainbat eta hainbat herriren borrokak, behin eta berriz historian zehar errepikatu direnak. Zerrenda luzea eta bukaezina da, eta beren eskubideak babesten bizitza galdu duten pertsonen zerrenda luze eta mingarria daramate gatazka horiek bizkar gainean.