Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Nazioartekotzeak MONDRAGONen industri negozioa finkatu du, kanpoan 4.000 milioi salduta
2012an zehar, nazioartekotzeaz gain, gorabidean dauden merkatuen dinamismoak eta berrikuntzarako ahaleginak gidatu zuten MONDRAGONen Industria Arloaren bilakaera.
Korporazioak nazioarteko eremuan erreferentzia izaten jarraitzen du, eta bost kontinenteetan ditu ezarpen komertzialak eta produktiboak. 2012ko ekitaldiaren itxieran dagoeneko 105 planta produktibo ditu, Europa, Txina, India, Mexiko eta Maroko bezain helmuga desberdinetan instalazio berriak martxan jarri eta gero.
Urte askoko ikuspegiarekin, 2009tik 2012ra, nazioarteko salmentak % 26 hazi dira, eta hamar puntu portzentual inguruko progresioa izan da.
MONDRAGONen nazioarteko proiektuaren oinarrian plan goranahi bat dago, negozioa merkatuaren errealitate berrira egokitzeko zutabeak jartzen dituena, eta BRIC herrialdeetan presentzia areagotzeko apustu estrategikoa egiten duena; horrenbestez, 2012an salmenten hazkundea % 20 ere izan zen, aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
2012an Industria arloaren salmentak 5.812 milioi eurora iritsi ziren, eta portaera horretan eskariaren jaitsierak badu eraginik, krisi ekonomikoaren eta kontsumoaren beherakadaren ondorioz. Industria Arloaren salmenten guztizkoak aurreko urtearekin alderatuta atzera egin du pixka bat (% 2).
Jarduera eremua etxearen merkatua duten kooperatibetan jarduera murriztu bada ere, krisiak bereziki jo duelarik merkatu hori, industri arloaren Ebitda 469 milioi eurora iritsi zen, hau da, salmenta zifraren % 7,8 aipagarria.
Inbertsioei dagokienez, azpimarra daiteke testuinguru ekonomiko zail honetan MONDRAGONeko Industria Arloak 307 milioi euro inbertitu zituela, batez ere I+Gko proiektu berriak garatzeko eta atzerrian produkzio lantegi berriak martxan jartzeko.
Berrikuntza etengabea
Horrez gain, I+G+b atalaren aldeko konpromisoan 160 milioi euro erabili ziren, Korporazioarentzat berrikuntzak duen garrantziaren erakusle. MONDRAGONek asmakuntzako 564 patente familia ditu, nazioarteko 91 proiektutan parte hartzen ari da, aeronautika, energia, IKT edo nanoteknologien sektoreetan, besteak beste, eta berrikuntza bultzatzen du, etorkizunerako inbertsio gisa.
Halaber, beste datu aipagarri bat da sarreren % 19 azken bost urteetan garatutako produktuetatik etorri direla.
Astero MONDRAGONek asmakuntzako patente bat erregistratzen du, eta horrek ezagutzaren abangoardian kokatzen du Taldea. MONDRAGONek atzeraldi ekonomikoaren erronkari aurre egiteko ematen duen erantzuna berrikuntzan oinarrituta dago. Korporazioan 15 erakunde elkartzen dituen zentro teknologiko eta I+Gko unitateen sare bat dauka, eta esklusiboki I+G gaietan diharduten 2.000 pertsona enplegatzen ditu.
Korporazioaren zifra globalei dagokienez, nabarmendu behar da salmentak guztira 12.903 milioi euro izan zirela, eta 2011rekiko % 7,6ko jaitsiera egon dela –batez ere merkatu nazionalaren beheranzko portaeraren ondorioz–, hein batean nazioarteko salmenten igoerarekin (% 1) pixka bat konpentsatu bada ere. 2012an Ebitda 1.289 milioi eurora iritsi zen, hau da, aurreko ekitaldiaren antzeko zifra, eta % 10 salmenten zifrarekiko.
Enpleguari dagokionez, plantilla % 3,9 murriztu da –ekonomiak oro har nozitu duen enplegu suntsiketari aurre eginez–, eta urteko lanpostuen batez besteko zifra 80.321 pertsona izan da. Lanpostuen jaitsieran eragin handia izan du etxearen arloari lotutako negozioen bilakaerak, krisi testuinguruan jarduera murriztu behar izan dutelako eta, ondorioz, baita lanpostuen kopurua ere.
Horrez gain, 2012an egindako inbertsioetan 331 milioi euro erabili dira, hau da, aurreko urtean baino % 70 gehiago.
Txema Gisasola MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakariak adierazi duenez, “2012ko ekitaldian, egoera ekonomikoaren zailtasunak gorabehera, berriro ere bultzada handia eman diogu nazioartekotzeari, merkatu berrietan sartu gara eta nabarmen hobetu dugu BRIC merkatuetan dugun presentzia, eta berrikuntza ere bultzatu dugu. Hori guztia gure politika sozioenpresarialaren ildoan, gure erakundeen arteko lankidetzaren eta gure enpresa proiektuaren nortasun ikur kooperatiboen aldeko proiektu baten bitartez”.
2013ko bilakaera
Korporazioak 2013an izango duen bilakaerari erreparatuta, lehenengo lau hilabeteetan aipa daiteke ekitaldi konplikatua izango dela, eta Korporazioaren negozioen ezaugarri internazionala areagotuko dela. Korporazioaren Industria Arloak lortutako salmenta zifra aurreko urtean lortutakoaren antzekoa da, baina apirilean dauden nazioarteko salmenta metatuak % 1,5 hazi dira. Nazioarteko salmentek hileko salmenta guztiekiko izan duten partaidetza % 71,1 izan da.
Horrez gain, Banaketa Arloak ekitaldiko lehenengo hiruhilekoan kontsumoaren atonia sufritzen jarraitu du, eta salmentak % 6,4 jaitsi dira 2012ko aldi berdinarekin alderatuta; aitzitik, espero da urtearen bigarren zatian kontsumoa aktibatuko dela eta salmentak haziko direla.
Finantzen Arloan helburuak ederki betetzen ari dira, eta gestio planaren aurreikuspenak eta aurreko ekitaldiko negozio zifrak gainditu ditu.
Bilakaera hori ikusita, Korporazioak urtearen amaierarako duen proiekzioak dio 2012ko emaitzak hobetu egingo direla, eta Ebitda % 5 inguru haziko dela.