Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Nazioarteko aitortza MONDRAGONeko ikerlariei

Xavier Beudaert, Ideko-ko (Fabrikazio Aurreratuko Zentro Espezialista) ikertzaileak 2019an jaso zuen Taylor domina, motelgailu aktibo eramangarrien arloan egindako lan zientifikoagatik. Ikerketa moteltze-sistema eramangarri bat garatzean zetzan, makina-erremintaren produktibitatea handitzeko.
CIRP akademiak 35 urtetik beherako ikertzaile gazteen ikerketa-lan onenari ematen dion sari hau oso garrantzitsua izan da Idekorentzat, Estatuan kokatutako zentro teknologiko batek 1958an ezarri zenetik, aitortza hori lortu zuen lehen aldia izan baitzen.
Eta haren ondotik iritsi da aurtengoa ere. Gorka Ortiz de Zarate Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak jaso baitu Taylor domina, Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiak (CIRP) ematen duena.
Ekitaldia Bilbon
Saria CIRPen 71. batzar orokorrean jaso du Ortiz de Zaratek, Bilbao Exhibition Centren, abuztuaren 21etik bihar arte ospatzen ari den ekitaldian. Ikertzaileak industria aeronautikoari eta automobilgintzari zuzendutako eta bi sektoreetarako pieza kritikoak mekanizatzeko prozesuaren modelizaziora eta optimizaziora bideratutako ikerketa-lanagatik jaso du saria.
Akademia 40 herrialde baino gehiagotako 650 kidek osatzen dute (horien artean Rolls-Royce, Volvo, General Electric eta Airbus konpainiak daude, besteak beste), eta egunotan 500 ikertzaile baino gehiago bildu ditu Bilbon.