Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
NASAko astronauta Arizmendi Ikastolan bisitari

"Haur guztiek omen dute astronauta bat buruan" esan du Iosu Feijook hitzaldia hasi bezain pronto, "eta zuen astronauta hori espazioratzera" nator, gaineratu du gasteiztarrak. Arizmendi Ikastolako Basabeazpi guneko neska mutikoak espazioaren inguruko ikasgaia egiten aritu dira azken asteotan.
Iosu Feijoo astronauta, haurrez inguraturik gaurko saioan.
Basabeazpira eskutitz bat iritsi zen, katu bat espazioko txokoren batean galduta zegoela zioena eta ikasleen laguntza beharko zuela bertatik irteteko. Bada, non zegoen aztertu behar izan zuten, planeta izango ote zen, asteroidea, ilargia... Baina han espazioan nola moldatuko ziren jakitea falta zitzaien Arizmendikoei. Horretan zebiltzala, ikastolako guraso batek Iosu Feijoo astronauta gasteiztarra telebistan ikusi zuen, berarekin kontaktuan jarri zen eta ikastolara etortzeko gonbitea egin zion. Eta Basabeazpikoak, pozez txoratzen, irrikaz, urduri... gaur egin diote ongietorria NASAko astronautari.
Proiektuen bidezko irakaskuntza, ardatz
Konfiantzaren pedagogiaren jatorria Arizmendi ikastolan dago. Ikasleak bere gaitasunak ahalik eta egokien garatzeko konfiantza behar du bai bere buruarengan, bai besteengan eta baita testuinguruan ere ikas-prozesuan ere. Horren baitan proiektu bidezko ikaskuntzan dihardute ikastolan HHtik hasi eta batxilergora arte.
Basabeazpiko neska-mutikoen proiektua espazioa zela aprobetxatuz gerturatu da Josu Feijoo bertara. Feijoo ezaguna da, bestak beste, bi zortzimilako igo dituelako. Shisha Pangma eta Everest; eta Ipar Polo zein Hego Polo geografikoak zeharkatu ditu. Eta hori guztia egiteko gai izan da bere gaixotasunari aurre eginez, izan ere, Josu Feijoo diabetikoa da.