Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano berria

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kontseilu Errektoreak Nagore Ipiña izendatu du Fakultateko dekano berria. Nagore Ipiña hezkuntzan doktorea eta, besteak beste, KoLaborategiko zuzendaria eta Fakultateko Ikerketa eta Transferentzia arloko zuzendaria izan da. Hamaika urte daramatza lanean fakultatean.
Nagore Ipiña (Arrasate, 1983) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da eta Hezkuntzan doktorea. Bere doktorego tesian landu zuen teknologia berriak eta atzerriko hizkuntzaren garapena.
Ikerketa ibilbide luzea du Ipiñak. Batez ere, eleaniztasuna, edukien eta hizkuntzen ikaskuntza integratua eta digitalizazioaren eragina hezkuntzan izan dira bere ikergaiak.
Dekano izendatu aurretik, Nagore Ipiñak hainbat ardura izan egin ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: online graduen koordinazioa, KoLaborategiko zuzendaritza -Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioarako laborategia-, eta, urtebetetik hona, Fakultateko Ikerketa eta Transferentzia arloko zuzendaritza. Dekano berriak lau hizkuntza ezagutzen ditu: euskara, ingelesa, espainola eta frantsesa.
Ipiñak ordezkatuko du azken sei urteotan dekano izan den Begoña Pedrosa. Egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saiburuordea da Pedrosa.