Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Dekoraziorako osagai metalikoak
Banaketa komertziala
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Nafarroako Unibertsitate Publikoak MONDRAGON saritu du
Leire Mugerza Batzorde Iraunkorreko eta MONDRAGON Kongresuko lehendakariak jaso zuen saria joan den ostiralean, eta MONDRAGON elkartearen izenean, eta bereziki Nafarroako kooperatiben familiaren izenean, eskertu zuen aitorpen hori.
Ekitaldian izan ziren erakundeko errektorea, Ramón Gonzalo; erakundeko gerentea, Joaquín Romero; Irakasleen errektoreordea, Inés Olaizola; Ikasleen, Enpleguaren eta Ekintzailetzaren arloko errektoreordea, Cristina Bayona; eta erakundeko idazkari nagusia, Roldán Jimeno.
Bidaia-lagunak
Mugerzak balioa eman zien NUPen eta MONDRAGON taldearen arteko harremanari azken 28 urteetan, praktiketarako sinatutako hitzarmenei, indarrean dauden katedrei —bat Laboral Kutxarekin eta bestea Anelekin lankidetzan—, kooperatibismoari buruzko graduondoko ikastaroari, eta "lankidetza etengabeari", Nafarroako garapen teknologikoari, ekonomikoari eta gizarte-aurrerapenari bultzada nabarmena ematen dioten ekintzetan.
Era berean, adierazi zuen "NUP beti izan dela bidaia-lagun handia MONDRAGON kooperatiba-familia nafarrarentzat. Eta horregatik espero dut lankidetza-espiritu horri etorkizunean eustea, ziur bainago gizarte kooperatiboagoa gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa dela". Eta, azkenik, Nafarroako kooperatibei (Tafalla Iron Foundry, Maier, Mapsa, Embega, Eroski, Ausolan eta Laboral Kutxa) eskertu zien sari hori lortzeko egindako lana.
Ekitaldi instituzional berean, Elena Sáenz Sainz ingeniaria ere nabarmendu zen, gaur egun Europako Espazio Agentziako (ESA) Antena eta Uhin Submilimetrikoen ataleko burua baita, eta Alumni Saria jaso zuen. Era berean, irakasle titular berrien jabetza hartu zen, baita unibertsitateko katedradun eta katedradunena ere, eta unibertsitateko komunitateko pertsona erretiratuak eta erakundean 25 urte betetzen zituztenak omendu ziren.