Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketan eta formazioan eskaintzen duen kolaborazioa aitortu dio MONDRAGON Korporazioari
Sariak zazpigarren edizioa bete du aurten eta betiko lez "aitortzen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hartu-eman emankorra duten erakunde eta enpresak". Asteon, iragan asteartean eginiko ekitaldian, 'MONDRAGONek Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin duen harreman estua eta ikerketan zein formazioan eginiko lana saritu zen".
Saria ez da ekonomikoa baina balioan jartzen du azken ia 30 urteotan Korporazioak izan duen harremana unibertsitatearekin, bai ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta ikasleen formazioan
1995ean sinatu ziren aurreneko hitzarmenak MONDRAGONeko zenbait kooperatiba eta Unibertsitatearen artean. Besteak beste, ordukoak dira; Fagor Victorio Luzuriaga, Embega eta Ikerlanekin abian jarritako proiektuak, "eta askotarikoak izan dira ordutik aurrerako harremanak eta akordio motak".
Epai-mahaiak formazio integralaren aldeko apustua nabarmendu nahi izan du, ikasleen laneratzearekin edo eta tituludun pertsonen bizitza osoko formazioarekin Korporazioak erakutsitako konpromisoa. Era berean, MONDRAGONek transferentziarekin eta berrikuntzarekin erakusten duen jarrera ere goraipatu nahi izan dute.
"Etengabeko kolaborazioa" azpimarratu nahi izan du epai-mahaiak, "beti ere teknologia, ekonomia eta Nafarroaren gizarte garapena bultzatu dutenak". Hala, Laboral Kutxaren Ezagutzaren eta kultura Zientifikoaren Hedapenean sustatutako katedra goraipatu dute.
Proiektuak eta praktikak
Praktika kurrikularren zein extrakurrikularren arloan, gaur egun bi erakundeen arteko harremana oso estua da eta 461 ikasle ari dira praktikak egiten Korporazioko kooperatiba ezberdinetan. Bai Tafalla Iron Foundry, Maier, Mapsa edo eta Embega kooperatibetan. Gehienak ingeniaritzako ikasleak dira, baina badira beste profileko ikasleak ere, bereziki Enpresagintzakoak Laboral Kutxan ari direnak.