Munduko aurreikuspen ekonomikoak, Nagore Díezekin

Nagore Díez Cereceda LagunAro EPSVko finantza-analistarekin hitz egin dugu TU Lankide podcastean. Munduko aurreikuspen ekonomikoen eta erabaki global guztiek gure ekonomian duten eraginaren inguruan jardun dugu.
2023/02/23

Entzun podcast osoa: Nagore Díez Cereceda

Urte hasieran, aurreikuspenek ziotenez munduko ekonomiaren hazkundea gelditu egingo zen, inflazioak, interes-tasen igoerak, inbertsioen murrizketek eta Ukrainako gerrak eraginda. Badirudi aurtengo aurreikuspenak hobetu direla, baina Díezek ohartarazi du zuhurrak izan behar dugula; ustekabeko edozein egoera globalek aurreikuspen guztiak alda ditzake.

Entzun elkarrizketa osoa.

Kooperatibisten babes soziala