Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mundukideren Lasterketa Solidarioa dagoeneko motorrak berotzen hasi da

Balio kooperatiboak partekatzen dituzten enpresa eta pertsonen arteko elkargune bikaina izateaz gain, Mundukideren Lasterketa Solidarioa aukera ona da naturaz eta kirolaz gozatzeko ere.
Era berean, aitzakia onena da Mundukideren kooperazio programei babesa erakusteko, elkartasun unibertsala aldarrikatzeko gure gizartearen eraldatzearen sustapenarekin. Mundukidetik gonbidapena luzatu dute jada, eta lasterketa solidarioan izena emateko epea ere dagoeneko irekita dago. Hala, interesa duten guztiek, www.mundukide.org webgunean dute aukera.
Mundukidetik gonbidapena luzatu dute jada, eta lasterketa solidarioan izena emateko epea ere dagoeneko irekita dago. Hala, interesa duten guztiek, www.mundukide.org webgunean dute aukera
Kooperatiben babesa
Beste behin, Mundukideren lasterketa solidarioak MONDRAGONeko kooperatiba ugariren babesa jasoko du. Besteak beste, Krean, Laboral Kutxa eta Fagor Elektronika babesle nagusi izango dira, Athlon-ekin batera. Era berean, beste zenbait enpresa eta instituziok ere babesa eskainiko diote antolakuntzari. Konfekoop, Arteaga, Komunonak, Columbus, Ausolan, 1990 diecinueve noventa, Aretxabaletako Udala, Debagoieneko mankomunitatea eta Adox Komunikazioa.