Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mundukideko kooperanteen topaketak lantaldea indarberritu du
Mundukide Fundazioak kooperanteen topaketa egin du irailak 7 eta 9aren artean, Udala auzoko Ingurumen Etxean, Arrasaten.
Topaketaren helburu nagusia herrialde ezberdinetako kooperanteak bildu eta herrialde ezberdinetan garatzen ari diren proiektuen egoera partekatzea izan da. Mozambike, Etiopia, Brasil eta Ekuadorreko kooperanteak izan dira bertaratu direnak, eta lanean ari diren herrialdearen berri eman dute, Mundukidek egiten duen lana balioan jarriz. Mundukideren lankidetza kooperatiboak esperantza pizten du herrialde pobretuenetan.
Besteak beste ULMA eta Copreciko ordezkariek hartu dute parte bertan, eta kooperante berriak fundazioarekin bat egitearen beharra nabarmendu dute, munduan dauden desorekei bermez aurre egiten jarraitu ahal izateko.