Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mundukidek maila handiko musikariak bildu ditu Gabonetako Kontzertuan
Proiektu honetan lankidetzan aritu dira Fernando Velazquez konpositorea, eta maila handiko musikariak, hala nola Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendi, eta baita Goikobalu Abesbatza ere. Proiektuaren helburu nagusia Mundukide Fundazioaren lankidetza proiektuak bultzatzea da, “Elkartasuna ezin da gelditu” goiburuan oinarrituz.
Gabonetako kontzertua online eskainiko da, eta egoitzetako adinekoentzat pentsatuta dago. http://mundukide.fsnext.org web helbidean emango da abenduaren 24an, 11:00etan eta 18:00etan; abenduaren 25etik aurrera, berriz, edonoiz ikusi ahal izango da.
COVID 19aren pandemia dela eta, egoera zaila bizitzen ari da mundu osoa, eta, bereziki, adinekoen kolektiboa; hala ere, Gabonek adiskidetasunaren eta alaitasunaren ikur izaten jarraitzea nahi du Mundukidek. Horregatik, kontzertu solidario bat antolatu du, behartsuenekiko balio solidarioak sustatzeko eta egoera txarrak saihesteko lankidetzak norainoko garrantzia duen azpimarratzeko.
Elkartasunezko eta lankidetzazko proiektu kulturala
Mundukide 20 urte baino gehiago daramatza Afrikaren eta Hego Amerikaren garapenerako lankidetzan, elkartasun unibertsala, interkooperazioa, gizarte eraldaketa eta halako balioen bidez. Maila handiko artistak batu dira proiektura, hala nola kontzertua zuzendu duen Fernando Velazquez, eta Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi eta Pedro Munhoz interpretatzailea, bai eta Arrasateko Goikobalu Abesbatza eta Parrokiako koroa ere. Aurkezleak Harreman GKEko Kristina Etxenausia eta Xabi igoa bertsolaria izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arrasateko Udalak, Fagor Taldeak, Fair Saturday Fundazioak, Harreman GGKE, Ibaiarte Arrasateko dendarien elkarteak eta GSRk ere bat egin dute ekimenarekin.
Fair Saturday ekimena
Mundukideren kontzertu honek Fair Saturday kultur mobilizazioarekin bat egingo du. Nazioarteko kultur fenomeno bat da Fair Saturday; azaroaren amaieran egin ohi da, eta mundu osoko artistek eta kultura erakundeek parte hartzen dute, ekitaldiaren bidez aukeratutako hainbat proiektu soziali laguntzeko helburuz.
Fair Saturday mugimenduak plataforma teknologiko bat jarri du Mundukideko Kontzertu Solidarioaren antolatzaileen esku, bideoaren emanaldiaz gain, Mundukidek Afrikan eta Latinoamerikan dituen lankidetza programei laguntza ekonomikoa emateko aukera izateko.
Programa ikusteko edo Mundukideri ekarpena egiteko moduak
Programa http://mundukide.fsnext.org helbidean ikusi ahal izango da borondatezko ekarpenaren truke.
Programa ikusi ezin dutenak eta Mundukideri ekarpena egitea nahi izanez gero Bizum edo K/K ak erabili ditzazke.
Bizum: 00989 edo Mundukide
LABORAL kutxa: ES82 3035 000213 0020042480
FIARE: ES36 1550 0001 24 0003327020
CAIXABANK: ES07 2100 1972 00 0200077453
KUTXABANK: ES82 2095 5024 95 1062386122