Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mundukidek familian ospatu du 20. urteurrena
Azaroaren 7an egin zuen Mundukidek ospakizuna Arrasaten eta bertan elkartu ziren 20 urte hauetan erakundearen bidelagun izan diren hainbat pertsona. Beraiek baitira Mundukideren izatearen zentzua eta arrakastaren protagonistak.
Arratsalde euritsua zen Arrasateko kaleetan baina Kulturaten giroa berotzeko faktore asko eman ziren. Ekitaldia hasi aurretik, aukera egon zen aspaldiko lagunak agurtzeko; eta baita Afrika, Brasil, Colombia eta abarretik etorritakoei ongietorria emateko ere.
Ane Irazabal kazetariak zuzendu zuen ekitaldiak, momentu hunkigarri asko izan zituen, batik bat sortzaileek Mundukideren lehen pausu eta bilerak gogoratu zituztenean. Horren ardura izan zuten Javier Ruiz de Muniain eta Jose Mari Ortubaik.
Ondoren, kooperatibetako ordezkariek hartu zuten hitza: Leire Mugerza (Eroski), Monika Gago (Enpresagintza) eta Aritz Otxandiano (Fagor taldea). Hirurek azpimarratu zuten Mundukidek egin duen lana eta mundu zabalean gauzatu dituen proiektuetan martxan jarri duen kooperazio kooperatiboaren garrantzia.
Jarraian, Beñat Arzadun igo zen eszenatokira. Beñat, Mozambikeko proiektuen arduraduna da eta urte hauetan lortu diren hobekuntzak aipatzeaz gain, kooperantea izatearen zentzuaz mintzatu zen. Txalo zaparrada beroa jaso zuen Beñat!
Modu berean mintzatu zen Paul Ortega, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria. Eta baita Iñigo Ucin, MONDRAGON Korporazioaren lehendakaria ere.
Azkenik, Iñigo Albizuri, Mundukideren lehendakariak hartu zuen hitza. Bertaratu ziren guztiei eskerrak eman ondoren, gaur egun martxan dauden proiektuetan eta etorkizunean izango diren beste batzuetan laguntzera animatu zituzten.
Ekitaldiaren hasieran eta bukaeran Afrikatik etorritako Aba Taano Gospel taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zen.
Indarrez aurrera egiteko
20 urte hauetan, hamar herrialdetan lan egin du Mundukidek, eta 250 pertsona aritu dira zeregin horretan, langileak zein boluntarioak kontuan hartuta, 300 elkarte baino gehiagorekin.
2018an egindako lanak, adibidez, 75.000 pertsonaren bizitzetan eragin zuen. Asko egin bada ere, oraindik asko dago egiteko. Aurrera begira, plan estrategiko berria landu dute eta datozen hiru urteetan jarduera handituko du Brasilen eta Mozambiken. Horrez gain, Afrikan jadanik martxan dute Etiopiako programa eta Malawin laster jarriko dute indarrean. Amerikan, aldiz, Kolonbian eta Ekuadorren ere hasi dira lanean.
Argazki guztiak ikusgai daude: Mundukide-20 urte