Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mundukidek Brasilgo proiektua kudeatzeko pertsonak behar ditu
Mundukidek pertsonak behar ditu Mundukide-MST proiektuen ekintza formatiboak koordinatzeko eta MST-ko kooperatibei aholkularitza eskaintzeko.

Kontratatu nahi den pertsonak honako funtzioak izango ditu:
- Estatuaren programaren koordinazioa orokorra: planifikazioa, pertsonak eta aurrekontuak.
- Formazio ekintzak koordinatu eta bultzatu.
- Kooperatibetan asistentzia teknikoa eskaini eta honako gaietaz aholkularitza eskaini: erakundearen antolaketa, ekoizpenaren bultzada,...
- Estatuan programaren administrazioa: kudeaketa ekonomikoa, kontrola eta jarraipena, txostenak eta memoriak.
- Brasilgo beste erakundeen aurretan, ordezkaritza lanak egin, programarekin zerikusia duten ekintzetan.
Horrez gain, formazioari dagokionez, honako hau eskatzen da:
- Unibertsitate titulua.
- Enpresan esperientzia, bereziki kooperatibismoaren filosofiarekiko sentsibilitatea.
- Talde kudeaketan esperientzia izatea.
- Erabiltzaile mailako informatika ezagutza.
- Hizkuntzak: baloratuko da portugesa eta euskara jakitea.
Brasilgo programa
Programaren helburua asentamentuetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen sozioekonomikoa bultzatea da. Mugimendua orain 35 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako.
Andres Bedia, kooperante gisa Brasilen hiru urtez egon dena, honela dio: "borroka justua da eta benetan merezi du hango errealitatea ezagutzea. Ezagutzea merezi duen jendea dago eta zalantzarik gabe, oso esperientzia aberasgarria bizi izan dut nik".
Informazio gehiago eskatu daiteke: mundukide@mundukide.org