Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mundukidek Brasilgo proiektua koordinatzeko pertsona bat behar du

Mundukide pertsona baten bila dabil, Brasileko Iparekialdean dagoen programaren koordinazio orokorra zuzenduko duena: planifikazioa, pertsonak eta aurrekontua. Horrez gain, programaren arlo guztien koordinazioa eta sustapena ere bere funtzioetan izango da: prestakuntza, kooperatiba eta gizarte ekintzeei aholkularitza teknikoa, eta erakundeen indartzea. Gainera, kooperatiba kultura zabaldu eta autogestio ereduen ezarpenean lagunduko du Brasilen eta programaren finantzazio bilaketaren liderra izango da. Eta Brasilgo erakundeen aurrean programaren ordekaria izango da.
Interesa duen pertsonak honako perfila izan beharko du:
- Unibertsitatean ikasketak.
- Kooperatiban esperientzia, filosofia honekiko sentsibilitatea.
- Taldeen kudeaketan esperientzia.
- Informatika erabiltzaile moduan, batez ere kalkulo orriak.
- Hizkuntza: gaztelania eta portuguesa kontutan hartuko dira.
- Atzerrian eta boluntario moduan izandako esperientziak kontutan hartuko dira.
Mundukidek eskaintzen duena:
- Kontratu laborala 2 urtetarako ( lehenengo sei hilabeteak proba moduan).
- Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
- Lana egingo den lekua: Brasileko Iparekialdea.
- 2018ko urtarrilaren 1ean lanean hasteko.
Interesatuok, bidali zuen kurrikuluma helbide honetara, irailaren 30rako:
mundukide@mundukide.org Tel: 943 772010