Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mundukidek antolatutako kooperatiben arteko lehenengo lasterketan solidaritatea garaile

Batu Taupadara lelopean askotariko kooperatibetako kooperatibistak batu ziren igande goizean Urkuluko urtegian. Helburua, Mundukidek bere hamabosgarren urteurrenean antolatutako lehenengo lasterketa solidarioan parte-hartzea eta ekintza solidario baten protagonista izatea. Guztira 84 lagun batu ziren, hiru laguneko 28 taldetan banatuta. Horien artean, 34 emakume eta 50 gizonezko.
Wingroup Koop.Elkarteko ordezkariak, Columbus markarekin babesle ere izan ziren.
Hauexek izan ziren lasterketan parte-hartu zuten kooperatibak: Lea Artibai Ikastetxea, Ulma, Mondragon Unibertsitatea, Eguzkigraf, Fagor Ederlan, Athlon, Eroski, Abantail, Arizmendi Ikastola, Wingroup, Laboral Kutxa, Mundukide, Goiena, Arteman, Mondragon Assembly eta MONDRAGON.
Irabazleak, nahiz eta igandeko lasterketan horrek garrantzirik izan ez, Lea Artibai Ikastetxeko Zigor Monasterio, Joseba Plaza eta Igor Agote izan ziren, 29 minutu eta 44 segunduko denborarekin. Inportanteena kooperatiben artean sortutako giroa izan zen, eta elkartasuna. Antolatzaile zein parte-hartzaileak oso gustura agertu ziren amaieran, eta etorkizunera begira ere erronka bota zuten batzuek zein besteek: "lehenengo edizio honek izan dezala jarraipena".
Era berean, beste elkartasun keinu bat ere izan zen dena antolatzeko orduan. Mundukide erakundeak Aretxabaletako UDA kirol elkartearen laguntza ezin hobea izan baitzuen, eta hori ere eskertzekoa da. Batzuei zein besteei, eta nola ez parte hartzaile guztiei, zorionak!
Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/mundukide/sets/72157655114169760/