Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mundukidek 3.585 € bildu ditu Idai zikloiak kaltetutako pertsonei laguntzeko
Debagoiendarren elkartasunari esker, Mundukidek 3.585 € bildu ditu Mozambiken Idai zikloiak kaltetutako pertsonei laguntzeko.
Zenbateko hori GURUTZE GORRIA erakundearen bidez bideratu da, izan ere, Gurutze Gorria beste erakunde batzuekin batera ari da lanean, laguntza humanitarioaren arloan, katastrofeak jotako gunean. Espainiar GKEak inpaktuaren eragina txikitzeko lanean dihardu; horretarako, 7.500 pertsonarentzako ostatu kitak banatzen ditu eta, era berean, Ur eta Saneamendu Larrialdiei Erantzuteko Unitatea hedatzen du, zeinak 5 ur araztegi eta egunean 225.000 litroko ur hornikuntza egiteko behar den ekipamendua duen, 3 hilabetean egunero 15.000 pertsona urez hornituz, osasun zentroak barne.
Ruti andreak (albistearen argazkian ageri den emakumea) 62 urte dauzka, eta dena galdu zuen zikloiaren eta ondorengo uholdeen ondorioz. “Haizeak eta urak txikitu egin zuten nire etxea. Ingurua urak hartu zuen erabat. Egurrez eta altzairuzko xaflez egindako etxea nuen, baina orain kanpadenda batean bizi behar dut. Oso pozik nago Gurutze Gorriaren laguntzarekin. Dena galdu nuen, sukaldeko tresna guztiak barne. Orain oinarrizko gauza berriak dauzkat, eta nire bizitza berreraikitzen has naiteke. Nire auzokidea laguntzera etorriko zait ostatu kitarekin”.
20 urte Mozambike iparraldeko nekazarien bide-lagun
Montepuez probintziako nekazari taldea, Mundukideko irakaslearekin.
Beñat Arzadunek (Mozambiken bizi den Mundukideko kooperantea) esan digunez…
“Hondamendi humanitarioaz gain, Idai eta Kenneth zikloiek nabarmen kaltetu dituzte, Mozambike erdialdean eta goialdean, laboreak eta oinarrizko elikagaien uztak; horien artean: artoa, kakahuetea... Gainera, 2018-2019ko nekazaritza kanpaina ez da bereziki ona izaten ari zikloiek jo ez dituzten eremuetan; hori dela eta, agintariek hil gutxi barru elikagaien falta larria izango dela iragarri dute. Egoera honen aurrean, distrituko nekazaritza zerbitzuekin gaude harremanetan, datozen hiletan oinarrizko elikagaien produkzioa handitu eta bizkortzeko ekintza posibleak aztertzeko, prestaketa lanak egiten eta aurreikusten den elikagai falta txikitzen saiatzeko.”
Mundukide programa martxan den herrietan zikloiek zuzeneko eraginik izan ez badute ere, oso kilometro gutxira begien bistan daude oraindik lehenik Idaik eta ondoren Kennethek eragindako kalteak eta utzitako arrastoak.