Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Mundukide Fundazioak "Batu taupadara" kanpainaren bideoa estreinatu du
Mundukide Fundazioaren 15. urtemugarekin batera abiatu zen ‘Batu Taupadara’ bazkide berriak erakartzeko kanpainaren barruan bideo berria sortu dute.
Bi minutura heltzen ez den bideoak bi zati ditu: hasieran, ‘motion graphic’ izeneko ilustrazio animatuak erabiliz, azaltzen dira erakundearen filosofia, nondik norakoak eta lan egiteko era; eta, ondoren, Mundukideren hainbat kidek zein kultura eta kirola arloetako pertsona ezagunek euren testigantza eman dute, ‘Batu Taupadara’ kanpainarako Miren Amurizaren bertsoak kantatuz.
Ikus-entzunezko tresna honekin Mundukide Fundazioa saiatu da azaltzen nola partekatzen dituzten, bi norabideko elkarlanean, ideiak, baliabideak eta ezagutza, ondoko alor hauetan:
- Nekazaritzan; esaterako, ur putzuak zabalduz
- Mikrokredituak banatzen familien artean
- Formazioa emanez kudeaketa eta antolakuntzan, eta
- Enpresa sozial berriak sustatzen.