"Munduan 3 milioi kooperatiba baino gehiago daude, eta biztanleriaren %12 bateko bazkide da"

"Munduan 3 milioi kooperatiba baino gehiago daude, eta biztanleriaren %12 bateko bazkide da"

Ainara Udaondo, LANKI Ikertegiko zuzendaria.
Ainara Udaondo, LANKI Ikertegiko zuzendariak aipatzen duenez, kooperatibismoa mundu mailako fenomenoa da, tokian tokiko ezaugarriak hartzen dituena. Horrela, euskal kooperatibismoak berezko ezaugarriak ditu.
2021/05/10

Formula kooperatiboa ez da perfektua eta gaur egun baditu bere erronkak. "Agian erronkarik handiena efikazia eta baloreen arteko uztarketan datza. Eta horrez gain, identifikatu dugu beste erronka handi bat identitate kooperatiboa elikatzeko beharrean dagoela".

Bideo honetan, Ainara Udaondok kooperatibismoaren sustraiak errepasatu ditu eta egungo kooperatibismoaren ezaugarriak eta erronka nagusienak azpimarratu ditu.

Euskal kooperatibismoa

Berezko ezaugarriak ditu euskal kooperatibismoak. Besteak beste, honako lau hauek azpimarratu ditu Ainarak:

  • Aniztasun kooperatiboa. Industriaren pisu esanguratsua.
  • Lan elkartuko kooperatiben pisu nabarmena.
  • Enpresa efikazia eta baloreak praktikan jartzen direnean gertatzen den uztardura.
  • Erakunde sustraituak dira euren lurraldetan. Lana sortzeko eta mantentzeko ahalegin handia.