Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mundua aldatu nahi duten talentuekin lerrotu nahi du MONDRAGONek
Enpresa aukera ezberdinak identifikatzeko asmoz, MONDRAGONek jardunaldi eta topaketa ezberdinetan parte-hartzen jarraitzen du, eta urrian bi hitzordu garrantzitsu izan ditu bere 'ekintzaile-talentuen-bilatze agendan'.
Bilbon eta Zaragozan egin diren jardunaldi eta topaketetan mila pertsona baino gehiago batu dira eta oinarri teknologikoko 50 enpresa-proiektu eman dira ezagutzera
Bilbon eta Zaragozan egin diren jardunaldi eta topaketetan mila pertsona baino gehiago batu dira eta oinarri teknologikoko 50 enpresa-proiektu eman dira ezagutzera. Proiektu horiek hastapenetan izaten dira eta kolaborazio zein finantzazioa behar izaten dute.
Startup ezberdinek beraien produktuak eta zerbitzu bereizgarriak erakutsi dizkiete enpresa, korporazio eta inbertsoreei, hala euren balio proposamenak aurkeztuz. Era berean, jardunaldietan tailer, hitzaldi eta mahai inguruak antolatu dira, eta arrakasta kasuak edo praktika onak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan da.
Zentzu honetn, Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendariak mahai-inguru batean parte hartu du. "Berrikuntzara tradizioaren bidetik" izenburupean: Javier González, Accionako Berrikuntza Irekiko zuzendaria; Diana Ortega, ELEWIT aliantza estrategikoko arduraduna, Red Electrica plataforma teknologikoa da ELEWIT; eta Joseba Sagastigordia ideia ezberdinen inguruan aritu dira.