Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea
Heziketa zentroa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MUkidek bigarren topaketak egin ditu
Mondragon Unibertsitateko ikasle ohien elkarteak iaz egin zuen aurreneko topaketa eta orduko arrakasta ikusirik, aurten ere errepikatzea erabaki dute. Horrela, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako Campusek berriro hartu zituzten orain urte batzuk bertan ikasketak burutu zituzten ikasleak.
Topaketak balio izan zuen aspaldiko lagunak agurtzeko, baina baita unibertsitatearen eraikin berriak ezagutzeko, eta MUk azken urteotan izan duen garapena bertatik bertara ikusteko. Enpresagintzako fakultateko dekano Lander Belokik adierazi zuenez, "oso garrantzitsuak dira topaketak gogorarazteko ikasle horiei Mondragon Unibertsitatea gertu dutela eta nahi dutenerako bertaratu daitezkeela".
Debagoieneko lau herritako Campusak bisitatu ondoren, egunari amaiera emateko ikasle ohiek luntxa izan zuten.