Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MUk Aretxabaletako campus berria estreinatu du

Goizeko 08:00etan sartu dira ikasleak Aretxabaletako campus berrian, eraikina zelakoa den ikusteko eta instalazioak bisitatzeko irrikaz. Lehen orduan Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoak egin die ongi etorria. Ikasleei azaldu die unibertsitateak campus berria martxan jartzeko zeintzuk izan diren gainditu behar izan dituten oztopoak.
Bisita gidatua
Azalpenen ondoren, ikasleak solairuz solairu joan dira eraikina bisitatzen: ikasgelak, areto nagusia, atseden lekuak, informatika gela, jangela, kafe makinak, irakasleen gela, edizio gela, irratia, liburutegia... Oro har, oso inpresio ona jaso dute, eraikina oso ondo banatuta dagoelako, txukun, eta, bestetik, baliabide asko eta onak izango dituztelako komunikazioa lantzeko.
Guztira, 120 ikasle inguruk egingo dituzte ikus-entzunezko ikasketak aurten Aretxabaletako campusean.