Mugitzen dabil giroa!

Ez da erreza XIX . mendeko eskoletan XX.mendeko irakasleekin XXI.mendeko ikasleak prestatzea.
Card image cap
2019/01/29

Mundua eta gizartea abiadura handian aldatzen ari diren honetan  (pertsonak, harremana , familia ereduak, digitalizazioa, globalizazioa, migrazioa, ekologia, osasuna, neurozientziak ...) eskoletan  eta etorkizunean  esparru horietan  lan egingo duten  profesionalen prestakuntza ere bortizki aldatzen ari da.

Ez da erreza XIX . mendeko eskoletan XX.mendeko irakasleekin  XXI.mendeko ikasleak prestatzea.

Paradigma aldaketa abian da eta egiteko eta ekiteko moduak aldatzen ari dira. Eskolek, ordenagailuak, arbela digitalak eta wifia dute. Irakasleek, ikasleekin elkarekintzan aritzeko  blogak eta  web orrialdeak, apunteak, ariketak edo informazioa txertatzeko. Eskola batzuk jada app-ak dituzte zerrenda pasatu eta gurasoei seme-alaben justifikatu gabeko faltak azaltzeko.

Baina hazka eginez gero eskola egitura zaharkitua da, aintzinako diskurtsotik edaten du. Ez da oraindik modernizatu, elementu moderno batzuk txertatu baldin baditu ere.

Teknologia gero eta azkarrago garatzen da eta eskoletara ere aldaketa iritsi da. Mundu mailako adituek behintzat horrela diote  eta  aldaketa handiak iragartzen dituzte batzuk beste batzuk baino agerikoagoak, non 2030erako eskola berri bat eratuko  duten.

Eskolak galdu egingo du interneten onuran, ezagupen iturri nagusi izatearen papera non saio magistralak desagertuko diren, irakasleak bere rola aldatuko duen (ezagutza ematetik ikasleen bidelagun izatera), curriculuma ikasle bakoitzari egokituko zaion eta ezagutza akademikoak pisua galduko duen trebetasun pertsonal eta konpetentzien alde.

WISE (World innovation summit for education) erakundeak egin duen inkesta baten arabera honelakoa litzateke 2030. urteko eskola:

ESKOLA, METODOAK ETA IRAKASLEAK

Eskolek pairatuko dute aldaketarik handiena eta metodo berritzaileekin arituko dira (proiektuak, gamifikazioa, “aula invertida“ delakoa, 3D, “wearable”ak), amaitu dira zutabeak, ilarak  eta irakaslearen “txapak”. Lehengo ikasleek entzun egiten zuten, oraingoek ez. Gaur egungo sistema agortua dago eta ezin du gehiago eman. Nola irabaziko ditugu berriz ikasleak?

John Mahaffiek, etorkizuneko hezkuntzan adituak, dio jendeak uste duela berrikuntzan dirutzak gastatu behar direla ikasle bakoitzari tablet edo notebook bat emanez, baina badaudela horren teknologikoak ez diren beste ikuspegi batzuk, adibidez gaur egungo sistemaren zorroztasuna ahuldu, ikasleak adinaren arabera ez sailkatuz.

Aditu gehienek diote on line formatuan emango diren edukiak izango direla ikasleen ezagutza iturri nagusia, eskola fisikoak pisua galtzen joango direlarik.  Hezkuntza komunitateez ere asko hitz egiten dute hainbat adituk, konkretuki, herri edo auzo eskolez hitz egiten dute konpetentziak garatzeko testuinguru gisa.

Irakasleen rol aldaketa funtzeskoa izango da WISE erakundearen arabera; irakaslea ezagupenaren igorle izatetik, aholkulari , gidari  eta  laguntzaile bilakatuko da.

EZAGUPENA ETA FINANTZIAZIOA

Ikasleen ezaugarri eta curriculumei dagokionez WISE erakundearen txostenak dio norberaren trebetasunak (besteekin harremantzea eta enpatizatzea, erabakiak hartzea, ezustekoei aurre egitea, egitea eta ekitea …) pisu handia hartuko dutela ezagupen akademikoaren kaltean.  Egiten jakitea eta ez jakitea bakarrik.

Curriculumek indibidualizaziora joko dute ikasleen profil ezberdinetara egokituz. Eskola askotan adimen anitzetaz hitz egiten da, non ezaugarritzen den ikasle guztiak direla adimenen batean edo gehiagotan adimentsuak eta ikas-irakas prozesuak horren baitan antolatu behar diren.

Horretaz gain, aditu batzuk finantziazioaren gaia mahai gainean jarri dute hezkuntzaren finantziazioa estatuaren eskutik egotetik, familien edo enpresen esku egotera pasako dela esanez eta titulu akademikoak ere unibertsitateak emateaz gain, enpresek ere emango dituztela esanez.

Athlon koop. Elkartea aldaketarako prest!

  1. urtera itxaron gabe gaur egun aldaketa batzuk somatzen ari dira jada gure inguruan eta gure bezeroengan. Mugitzen dabil giroa!

Guzti hau kontuan izanik gure lanabes izan diren osasuna, jarduera  fisikoa, kirola  eta gorputz hezkuntzak zein forma, eduki, bide hartuko duen irudikatzen ari gara (proiektuak, irteerak, ordulari inteligenteak, big data, jarduera fisiko jarraia, eskola osasuntsua, hezkuntza formala eta ez formala uztartzea, … ) XXI. mendeko ikasle horiei ahalik eta modu eraginkorrenean erantzun asmoz.

Argi daukaguna da etorkizuneko  gizartean eta etorkizuneko eskolan hezkuntza motorra eta jarduera fisikoa ezinbestekoak izango direla ikasleen osasun fisikoa, kognitiboa, soziala, emozionala eta barnekoa garatzea nahi baldin bada. Irudikatu dezagun herriak,  auzoak eta eskolak baldintza erreztatzaile guztiak jartzen dizkiola ikasleari bere osasunaren zaintza aktiboa garatu dezan.

Aktibatu, egokitu , moldatu  eta aldatu ditzagun espazioak, prestakuntza, “weareable”ak, egutegiak, ordutegiak eta aurretik esandako alderdi guztiak eskolak XXI. mendeko ikasleei XXI. mendeko eskolak emateko.