Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Mugimendu askea eta oinarrizko beharren inguruko saioa Arizmendi Ikastolan
Arizmendi Ikastolako Eskoriatzako Jose Arana gunean izango da saioa, gaur arratsaldean, 17:30tik aurrera.

Ikasturte berriarekin batera, mugimendu askea eta oinarrizko beharren inguruko hitzaldia egingo da Eskoriatzako Jose Arana gunean. Saioa gaur izango da, irailak 9, arratsaldeko 17:30ean, eta haurdun dauden zein haur jaio berriak dituzten familiei zuzenduta egongo da.
Haurdun dauden zein haur jaio berriak dituzten familiei zuzenduta dago
Hitzaldia Miren Segura eta Maialen Martinezek gidatuko dute. Familiek gaiarekin lotutako kezkak elkarbanatu eta zalantzak galdetzeko aukera izango dute egonaldian eta amaitzeko, dinamikaren bat egingo da. Ondoren, pastak eta kafez lagundutako atseden txikiaren ondoren, bertaratutakoek guneko espazioak bisitatzeko aukera izango dute.