Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak
Zer dira mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak?
Ikusiko zenuenez, hainbat eratako ibilgailuak daude gaur egun. Ohikoenak bizikleta elektrikoak eta patinete elektrikoak dira. Hala ere, badira beste batzuk: overboardak, eskulekurik gabeko gurpildun pedal horizontalak, gainean doazen pertsonen mugimenduen arabera aurrera edo bira egiten dutenak; eta segwayak, hirietako mugikortasunera iraultza ekarri zuten lehen ibilgailu elektrikoak.
Edonola ere, bi ibilgailu-mota bereizten dira: batetik, orduko 20 kilometrotik beherako abiadura hartzen dutenak, bizikleta elektrikoen parekoak; eta, bestetik, abiadura handiagoa hartzen dutenak, ziklomotorren parekoak.
Nork arautzen ditu eta nondik ibil daitezke?
Gaur egun, Udalari dagokio ibilgailu horiek arautzea, baina litekeena da etorkizunean araudia DGTren esku egotea. Gai horren inguruko erabakiak hartu dituzten udalerri gehienetan, bizikletak ibiltzen diren lekuetatik patinete elektrikoak ere joan daitezke. Udalerri batzuetan, horien erabiltzaileek gutxienez 15 urteko adina izan eta kaskoa jarri behar dute. Beste batzuetan, gutxieneko adina 16 urtekoa da.
Asegurua ez da nahitaezkoa oraingoz, baina ibilgailu horien erabilerak eragindako erantzukizun zibila babestuko duen aseguru bat kontratatzea gomendatzen da. Izan ere, errepideko trafikoa eta beste ibilgailu batzuk dauden lekuetan orduko 20 bat kilometrotan ibiltzeak kalte handiak eragin ditzake.
Nondik ibil daitezke?
Ibilgailu horien inguruko hutsune handia dago oraindik legerian, baina erabakiak hartu dituzten udalek argi eta garbi utzi dute bizikleten araudi berbera bete behar dutela. Hortaz, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak bidegorritik edo errepideko trafikoaren bideetatik —trafikoa motela denean— ibil daitezke, baina inola ere ez espaloitik, hor arriskuan jartzen baitituzte oinezkoak, bereziki mugikortasun mugatua duten pertsonak. Seguruena hauxe da: espaloian beti oinezkoak ibiltzea, baita desgaitasuna duten pertsonen ibilgailuak eta bizikletaz doazen 12 urtetik beherako haurrak ere. Eta, jakina, ibilgailu horiek zirkulazio-arau orokorrak errespetatu behar dituzte beti. Horrek esan nahi du, adibidez, ezin direla erreian adierazten denaren kontrako noranzkoan ibili.
Zer gertatzen da aparkalekuekin?
Gure mugikortasun pertsonalak ezin du bizikidetza-arazorik sortu hirietan. Beraz, oinarrizko gizabide-arauak bete behar ditugu geure ibilgailuak aparkatzen ditugunean. Onena bizikletentzako aparkalekuak erabiltzea da eta, ezin badugu hori egin, ziurtatu behar dugu ez ditugula espaloiak oztopatzen, batez ere, lehen esan dugun moduan, mugikortasun mugatuko pertsonak ez kaltetzeko, guztiok babestu behar baititugu pertsona horien eskubideak.
Zer segurtasun-neurri gehiago hartu behar dira?
Galdera ona da; izan ere, horrelako ibilgailuek eragindako lehen istripuak gertatu dira jada. Hala, 2018an, larritasun handiko edo txikiko 38 istripu gertatu ziren Espainian, eta horietako batean pertsona bat hil zen. Gure inguruko hirien artean, Gasteizek izan zituen istripu gehien: 4 guztira.
Beraz, kontu handiz ibili behar da, batez ere horrelako ibilgailuak gero eta gehiago direlako. Kontuan hartu beharreko lehen neurria, esan dugun bezala, trafiko-arauak errespetatzea da. Eta bigarrena, kaskoa jartzea; zuhurrena da gure joan-etorrietarako baliabide mekanikoren bat erabiltzen dugunean, kasu honetan bezala. Eta, jakina, motordun ibilgailuetan, komeni da arriskuak gutxitzen dituzten ikuspen-elementuak erabiltzea, batik bat gauez edo argi gutxi dagoenean.
Nola asegura dezaket nire mugikortasun pertsonaleko ibilgailua?
LABORAL Kutxan hautazko bermea erantsi ahal diogu zure Etxe Aseguruari edo Auto Aseguruari, behar baduzu. Horretarako, kontuan hartu behar da ibilgailuaren jabea zaren eta nola erabiltzen duzun. Bi kasuak azalduko dizkizugu:
- Ibilgailuaren jabea bazara, erantzukizun zibileko aukerako berme gehigarria kontratatu ahal izango duzu zure Etxe Aseguruan edo Auto Aseguruan. Berme horrek estaldura emango die polizan aseguratutako pertsonei, horrelako ibilgailuetan zirkulatzen dutenean eragin lezaketen kalte materialari edo pertsonalari aurre egiteko, urtean 15 euro bakarrik ordainduta. Bermearen muga 60.000 eurokoa da.
- Jabea ez bazara, edo noizbehinkako erabiltzailea bazara (ez ohikoa), hau da, hilean 8 aldiz baino gutxiagotan erabiltzen baduzu, 60.000 eurorainoko estaldura izango duzu polizaren erantzukizun zibil familiarraren barruan. Berme hori automatikoki hedatu da Etxe Aseguruaren zorro osora, 2019ko urriaren 1az geroztik.
Bi kasuetan, estaldurak 150.000 euroraino handi daitezke, eta defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa barne hartzen ditu beti.
Interesgarria iruditzen zaizu? Bada, jarri harremanetan LABORAL Kutxarekin 2019ko abenduaren 31 baino lehen. Izan ere, zure Etxe Asegurua edo Auto Asegurua orain kontratatzen baduzu, 20 euroko deskontua lor dezakezu lehenengoan eta 50 eurokoa bigarrenean. Gainera, zozkatuko ditugun 2 Orbea bizikleta elektrikoetako bat irabazi ahal izango duzu, 2 urteko aseguruarekin.
Artikulo orijinala: https://bloga.laboralkutxa.com/