Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MST eta Gehikoop elkarrekin, gizarte-eraldaketaren alde
Azken 2 urte hauetan birtualki elkar ezagutu ondoren eta hainbat gairen inguruan hausnarketa saioak eginda, azkenik 2021eko azaroan izan zuten elkar ezagutzeko aukera. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari bideratutako Gehikoop programaren baitan, MST gizarte mugimenduko 8 brasildar Gehikoop taldearekin elkartzera etorri ziren Euskal Herrira.
"Egonaldi laburrari etekina ateratzea lortu zuten, izan ere, Arizmendi Ikastola, Ederlan, Copreci eta Maier kooperatibetako taldekideekin batera makina bat elkarrizketa eta topaketa ahalbidetzeko eman zuen egutegiak. Bideo labur honen bitartez, Gehikoopeko filosofia eta brasiledarren bisitako pasarte ezberdinak erakutsi nahi izan ditugu" aipatzen dute Mundukidetik.
Gehikoop
Mundukidek orain 3 urte jarri zuen martxan inguruko kooperatibekin batera GEHIKOOP, Gizarte eraldaketarako hezkuntza. Programaren helburua eta ekarpena zera da: lankidetza alorrean hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen artean orain arte zegoen marra lausotzen lagunduko duten ikaskuntza eta eraldaketa sozialerako espazioak ahalbidetzea.