Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
MSI eta MU Epeleko araztegiaren kudeakeeta eta kontrol sistemaren garatzaile

Deba Garaiko urak jaso eta tratatzen dituen Epeleko araztegia 2012az geroztik dago martxan. Azpiegitura honen funtzionamendua erabat automatizatua dago eta beronen diseinuaren erantzule izan dira MSI Grupo eta Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna ikerketa taldea.
MSI Grupo eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean garatutako proiektua izan da
Mondragon Unibertsitateko ikerketa taldearen lana izan da plantako datuen azterketa egitea. Big datan oinarritzen diren data mining eta data science teknikak erabiliz datuak interpretatu eta ulertzeko modeloak garatu dituzte. Jasotzen diren datuen analisiaren bitartez oso informazio baliagarria arauzi daiteke, bai plantaren funtzionamendua eta eraginkortasuna optimizatzen laguntzen duena eta baita ura garbitzeko prozesua bera ere hobetzen lagundu dezakeena.