Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Moving Images produktore independente estatubatuarra MONDRAGONen gaineko dokumentala egiten ari da
Melissa Young, Marco Dworkin eta Antonio Harrah Moving Images produktorako kideak dira, eta aldi berean Seattle-en dagoen irabazi asmorik gabeko erakunde bateko kideak. Orain 25 urte hasi ziren kazetaritza arloan, eta ordutik hona hamaika erreportaje eta dokumental egin dituzte, gehienetan gai sozialak jorratuz. Moving Images produktorak ekoiztutako lanak batez ere Ameriketako Estatu Batuetako PBS telebista publikoan eskaintzen dira, baina gainera, dokumentalek hedapena izaten dute unibertsitate eta eskoletan.
Hain zuzen ere, Melissak eta Marcok sari asko irabazi dituzte ikus-entzunezkoen arloko jaialdietan, eta administrazioek, ikastetxeek eta unibertsitateek askotan txalotu dituzte moving-ekoek eginiko lanak.
MONDRAGONen bisitari
Dokumentalaren helburua da kooperatibak aurkeztea AEBetan, non sistema hau ez dagoen oso hedatuta. Krisiari aurre egiteko kooperatiba balizko sistema dela erakutsi nahi dute. Eta horretarako, MONDRAGONen grabazioak egin aurretik, Arizmendi Association kooperatiban izan dira, Kaliforniako okindegi sarean. Era berean elkarrizketak eta irudiak grabatu zituzten Evergreen Cooperatives-en, Ohion; Isthmus Engineering and Manufacturing-en, Wisconsin-en, New York-en 1985ean sortutako Cooperative Home Care Associates-en, eta Massachussets-en Equal Exchange-n, bidezko merkataritzan diharduen kooperatiba batean.
Azken egunotan, berriz, MONDRAGONeko kooperatibak bisitatzen ari dira, eta besteak beste, Zentro Korporatiboan, Otalorako Formazio Zentroan, Euskadiko Kutxan, Lagun Aron, Orbean, Fagor Etxetresna Elektrikoetan, Ikerlanen, Mondragon Unibertsitatean, Danobaten, Ulman, Loramendin, Eroskin, Alecopen… eta beste hainbat lekutan izan dira. Era berean, kooperatibetako bazkide eta batzorde zein zuzendaritzako kideak elkarrizketatu dituzte.
Udaberrian estreinatuko da dokumentala
Gure kooperatibetan eta Ameriketako Estatu Batuetan grabatutako irudi guztiekin 56 minutuko dokumental bat osatuko dute, eta 2012ko udaberritik aurrera aurkeztuko dute zenbait jaialditan eta beste zenbait lehiaketatan. Era berean, 2012an Kooperatiben Nazioarteko urtean PBS kateak ere eskainiko du.