Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Mostradorearen atzean
Lanaldia 07:30ean hasten du eta ordu eta erdiz, produktu freskoak antolatu behar ditu dendan zehar, 9:00etan bezeroentzat atea ireki bitartean; ez dago denborarik galtzeko, beraz. Produktu freskoak dakartzaten kamioietako produktuak hartu eta freskoen ataleko apalak antolatzen ditu, urdaitegitik hasi eta okindegiraino. Paletetan datozen produktuak sailkatu eta apaletako haragi eta abarrak berritzen ditu, sekzioa fresko-fresko egon dadin lehen ordutik.
Lehen orduko lanaren honen ondoren, atseden labur bat hartzen du Iratik lanaldiarekin jarraitu baino lehen. Normalean harategian eta urdaitegian aritzen da lanean, hala ere, eguneroko beharretara egokitzen da askotan: “Ez diot beldurrik arrainak behar direnean garbitzeko”, argitu du. Hainbat urtetako prestakuntza eta esperientzia dituen arren, gehiago ikasteko erabakia hartu du, eta, horregatik, Agintarien Eskolan eman du izena. Eroskiren prestakuntza trinkoa da, eta behin formakuntza bukatuta saltokian erantzukizuneko postu bat betetzeko gaitasuna izango du. Zehazki, freskoen arloko arduradun izateko prestatzen ari da.
“Enpresan aurrera egiten jarraitzea dut amets, eta Agintari Eskolak ematen didan aukerarekin poz-pozik nago”
Agintarien Eskola aukera paregabea da Iratirentzat eta egungo promozioa osatzen duten Eroskiko beste 26 bazkideentzat. Garapen profesionaleko programak sei hilabeteko iraupena du, eta dendako erantzukizuneko postuetan murgiltzeko aukera ematen du. Hala, Iratik lau hilabete emango ditu Amarako Arcco dendan, eta Eroskiko profesionala den mentore baten tutoretza izango du. Harekin ikasiko du saileko kontu guztiak programatzen, antolatzen eta gainbegiratzen, eta bere ardurapean diren pertsonak eta taldeak kudeatzen, learning by doing premisarekin. Ondoren, bi hilabeteko praktikak egingo ditu beste denda batean. Bertan, eskuratu berri dituen ezagutzak aplikatu eta egokituko ditu.
Agintarien Eskolan teoria praktikarekin uztartzen da, 30 jardun baino gehiagotan. Hautagai bakoitzari elkarrizketa pertsonal bat eginez hasten da prozesua, bere beharrak eta nahiak erakundearen beharrekin lerrokatzeko helburuarekin; kooperatibak konpromisoa erakusten du bere barne-talentuaren garapen eta hazkunde profesionalarekin.
Eroskik eskaintzen dituen prestakuntza aukera ugarien garrantzia azpimarratu du Iratik. Okindegiko lana ikastetikproduktu freskoen denboraldiko zikloak ezagutzera arte, Iratik bere ezagutzak eta trebetasunak zabaldu ditu. Bere egunerokotasunerako ere balio dioten prestakuntzak dira, gainera: “Eroskin lan egin aurretik ez nekien marrubiaren denboraldia orain hasten zenik eta gereziarena hasten zela ondoren, adibidez; edo haragia beti zuntzen kontrako norabidean moztu behar dela”.
Ikasitako guztia dela eta, Freskoen Eskoletako begirale-taldeko kide izan zen, eta horrek bultzada eman zion Fresh Masterrean, Eroskiko espezialistentzako Freskoen Goi Eskolan trebatzeko. Prestakuntzak manipulazio eta ebaketa alderdi kualifikatuetan, nutrizio-ezagutzetan eta bezeroari arreta eskaintzeko trebetasunetan zentratzen dira.
Bezeroarekiko harremana
Bezeroekin duen harremana berezia da Iratirentzat. Tratu bikainaren oinarriak ikasi ditu eta eguneroko harremanaz gozatzen du, batez ere bezeroak mostradorearen atzean artatzen dituenean sortzen denaz: “Poztekoa da haragia saltzen duzunean eta hurrengo egunean esaten dizutenean oso ona zegoela, haragi gisatu ikaragarria edo albondiga oso samurrak atera zaizkiola”, nabarmendu du. Enpresan aurrera egiten jarraitzea du amets, eta Agintari Eskolak ematen dion aukerarekin poz-pozik dago.
Eroski, izaera kooperatiboko banaketa-taldea, gertuko harreman profesionalengatik eta lankidetza-kudeaketan duen ikuspegiagatik nabarmentzen da. Irati familia handi baten parte sentitzen da. Bere dedikazioarekin eta Eroskik duen kulturarekin, Iratik profesionalki hazten jarraitzea eta datozen urteetan kooperatibaren arrakasta lortzen laguntzea espero du.