Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Monika Madinabeitiak "Petra, my basque grandmother" argitaratu du
Monika Madinabeitia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta ikertzaileak Petra, my Basque Grandmother liburu ilustratua argitaratu du Maitane Puebla eta Yera Sanchez irakasle eta ilustratzaileekin batera.
Liburuak biltzen ditu Markina-Xemeinen jaiotako Petra Amorote Egañaren bizipenak. Petrak Ipar Amerikara migratu zuen 1909. urtean. Ellis Irlan immigrazio testak pasa behar izan zituen, beste askok bezala; erregistroan Petra Mendive bezala ageri da, oraindik ezagutzen ez zuen senarraren abizena eman baitzioten.
Petraren biografian oinarrituta badago liburua, baina, lan honek izan nahi du atzoko eta gaurko emakume migrante eta ikusezin guztiei egindako omenaldia.
Renoko unibertsitateko Center for Basque Studies Press-ek argitaratu du 69 orri dituen liburua. Liburua interneten dago salgai.