MondragonLingua, ASPANOGI eta Bizipoza Elkarteak jaia ospatuko dute Donostian

Ekainaren 15ean umeei zuzendutako ekintzak izango dira festa giroan, Koldo Mitxelenaren kanpo aldean.
Card image cap
2018/06/11

Elkartasuna eta komunikazioa. Mezu hauen inguruan, Koldo Mitxelenaren kanpoaldeak haurrentzako festa bat hartuko du datorren ostiralean, ekainak 15, non izango diren antzerkia, musika, pailazoak eta jolasak, euskaraz eta ingelesez. Antolatzaileak  MondragonLinguaASPANOGI (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea) eta Bizipoza Elkartea dira, eta ekitaldia 17:00etatik 19:00etara izango da Koldo Mitxelena zentroaren kanpoaldean.

MondragonLinguak lantegiak eta jolas askotarikoak antolatuko ditu, ingelesa eta euskara komunikazio-hizkuntza direla.

Festa honen xede nagusia minbizia duten haurren familiek bizi duten egoera ezagutaraztea da, eta beste bazkide batzuk erakartzea. Gainera, nabarmendu egingo da gai honetan komunikazioak duen zeregina, izan ere, askotan, gai horretaz ez baita hitz egiten. Hala, elkartasuna, kontzientzia hartzea eta elkarrizketa, harremanetan jarriko dira, jolasa eta festa bitarteko direla. Goiburua “Superkids. Sentitu eta hitz egin. Experience & Express” izango da, eta xedea du ideia hau helaraztea, neska-mutiko denak direla bereziak eta ahalmen handia dutela.

Irrien Lagunak taldeak helaraziko du elkartasun mezu hori modu dibertigarrian, “IRRIAK PLAZAN” ikuskizunarekin, zeinak bateratzen dituen abentura, musika eta dantza. 

ASPANOGI elkartea borrokan ari da 1996tik minbizia duen haurraren eta honen familiaren bizi-kalitatea hobetzeko eta haien beharrak asetzeko, gaixotasuna aurkitzen zaien unetik. 

Bizipoza Elkarteak irabazi asmorik gabeko 33 elkarte batzen ditu, elkartasun handiagoko mundu baten alde dabiltzanak, eta aldiro antolatzen ditu festa eta jolas jardunak euskaraz, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden familiei zuzenduta.

Bestetik, MondragonLingua kooperatibak, Grupo MONDRAGONen baitan 1973an sortuak, gizartean eragin nahi du eta balio batzuk zabaldu nahi ditu, pertsona gisa haz gaitezen, hizkuntzen ikasketa bitartez.

Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza