Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Ikerketa zentro teknologikoa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ingeniaritza eta arkitektura

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.

MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten

Gaur, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, ikerketan, garapenean, produkzioan zein ardura postuetan ari diren MONDRAGONeko emakume zientzialarien testigantzak bildu ditugu.
2025/02/11

ESADEk 2024ko martxoan argitaratuko ikerketa txosten baten arabera, STEMen genero-arrakala umetatik agertzen da; autokonfiantza, antsietate matematiko, afekzio eta, beraz, emaitza kaskarragoetan ikusten baita. Haurrak 6 urterekin hasten dira ZTIM bokazioak gizonen kontuak direla adierazten, esplizituki eta inplizituki, eta 15 urterekin esparru zientifiko-teknologikoetatik urrundutako lanbideekiko hautua egiten dute neska askok.

Genero-arrakala hori, areagotu egiten da hezkuntza etapetan, izan ere unibertsitate ikasketak edo lanbide heziketakoak aukeratzen dituzten nesken kopurua % 19 eta %16an dira, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arabera.

STEM ikasketak egiten dituzten emakumeen proportzio txikiagoak, zuzeneko eragina dauka lan merkatuan, ZTIM esparruekin lotutako okupazioetan eta sektoreetan emakumeen parte-hartzea txikiagoa baita. MONDRAGONen dauen arabera, industria sektorean langileen %31,2 dira emakumeak (EAEn %24,6) eta %23,6 dira zuzendaritza postuetan daudenak, datu hori hobea da gainera Errektore Kotseiluetako datuei erreparatuz gero %28,8.

Genero-arrakala horren arrazoi nagusietako bat erreferente falta dela adierazi da hainbat txostenetan, azkena PWNk gidatutako eta 2024ko BIEMH-n burututako “Evolución en igualdad y equilibrio de género en la industria Vasca” txostenean.

9 ahots

Bide horretan jaso nahi izan dira MONDRAGONeko 9 ahots, egunerokotasunean, beraien zientzia eta teknologia esparruan gauzatutako lanen bidez egiten duten gizarte ekarpena azpimarratzeko. Zientzia inspirazioa, ilusioa, jakinmina, interesa, ziurgabetasuna, itxaropena, motibazioa dela diote beraiek, mundua eraldatzen jarraitzeko tresna.

Leire Mugerza: "Teknologia etorkizuneko erronkei erantzuteko ezinbesteko tresna izango da eta MONDRAGONen horri, taldean lan eginez erantzuten diogu. Egiteko modu hori gainera pasioz bizi dugu."

Emakumeak nagusi FLL ekitaldian

Datorren otsailaren 22an ospatuko den FLL EUSKADI MONDRAGONen, emakumeak zientzian duten presentzia erakusteko beste une garrantzitsu bat izango da. 130 bolondresetik gorak lagunduko dute ekimen parte-hartzaile honetan, eta horietatik %60 izango dira emakumeak. Guztira 230 haur eta gazte gerturatuko dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoko campusera, erdiak emakumeak.

MONDRAGONen hautua argia da; txikitatik ZTIM bokazioak ikustarazteko, erreferenteak sortzeko eta gizarte erronkei erantzuteko aukerak gazteengana gerturatzeko konpromisoa dauka. ZTIM HUB proiektua horren isla da eta baita, FLL ekimenaren baitan bere sostengua ematen duten 11 kooperatiben konpromisoa ere: Ausolan, Erreka, Ikerlan, Danobatgroup, Fagor Taldea, Lortek, Maier, Laboral Kutxa, LKS Next eta Krean.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Ikerketa zentro teknologikoa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Ingeniaritza eta arkitektura

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.