Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Muntaketa automatikoaren sistemak
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGONen ordezkariak First Tech Challenge txapelketan

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ordezkariek MONDRAGON korporazioaren, Fagor Automationen, Danobatgroupen eta Mondragon Assemblyren babesa izan dute eta hortaz, korporazioaren beraren ordezkari ere izan direla aipatu daiteke. Apirilaren 1etik 3ra bitartean jokatu da First Tech Challenge txapelketako Europako kanporaketa eta Europa osoko 44 robotek parte hartu dute lehiaketan.
Oso jardunaldi dinamikoak izaten dira eta 22 taldeko bi multzotan banatuta lehiatzeko aukera izaten dute robot ezberdinek, hala, Mondragon Unibertsitateko ROBOTEK taldea 7. gelditu da berari egokitutako multzoan, parte-hartze bikaina burutuz. Baina protagonistek adierazi diguten moduan, "sekulako esperientzia bizi izan dute bai ikasle zein irakasleek" eta bereziki horregatik bueltatu dira gustura Euskal Herrira.