Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Dekoraziorako osagai metalikoak
Banaketa komertziala
Automozio osagaiak
Irtenbide profesionalak.
Aluminiozko hagunen fabrikazioa
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
MONDRAGONen kooperatiba ugarik parte hartu dute ANELen Batzarrean

Besteak beste, Auzo Lagun, Embega, Eroski, Fagor Ederlan Tafalla, Laboral Kutxa, LKS Next Legal eta Mapsa kooperatibetako ordezkariek parte-hartu zuten Iruñean ANEL erakundeak eginiko Batzar Orokorrean. Nafarroako kooperatibismoa eta enpresa arloko ekonomia soziala ordezkatzen du ANELek.
Besteak beste, Auzo Lagun, Embega, Eroski, Fagor Ederlan Tafalla, Laboral Kutxa, LKS Next Legal eta Mapsa kooperatibetako ordezkariek parte-hartu zuten Iruñean ANEL erakundeak eginiko Batzar Orokorrean
Ignacio Ugalde, Fagor Ederlaneko Pertsonen Gestioko arduradunak eta ANELeko presidenteak esan zuenez, "enplegu duin eta jasangarriaren sorkuntza da erronka kooperatiboa neurtzeko bidea, baita proiektuan parte-hartzen duten pertsonen garapena ere". Ugalderen esanetan ekonomia soziala eta kooperatibismoa erreferente bilakatu da Nafarroan, eta ez soilik Estatu mailan, baita Europa mailan ere.
"Une historikoan dago ekonomia soziala Europan, ereduak inoiz baino indar gehiago du" adierazi zuen Ugaldek. Hain justu ere, Nazio Batuen Erakundeak erresoluzio bat onartu berri du ekonomia soziala "garapen jasangarriaren motore izendatuz". Lurrari, inguruari, kasu honetan Nafarroari lotutako proiektua da, eta lortzen diren emaitzak Nafarroan geratzen dira, arlo enpresarial zein ekonomikoan, konpromisoz eta modu eraikitzailean.
Europan ekonomia sozialak eta kooperatibismoak 3 milioi enpresa ordezkatzen ditu, eta 14 milioi pertsona enpleatzen ditu guztira, BPGaren %8a gutxi gorabehera
Europa mailako akzio plana
ANEL Europako Akzio Planarekin elkarlanean ari da, "gazteengana iristeko" formazio eskaintza gehiagorekin eta ekintzailetza sustatuz. Hori sustatzeko ANEL lanbide heziketako ikaslegoarekin harremanetan dago, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin ere, non ekonomia sozialaren katedra sortu duten.
Europan ekonomia sozialak eta kooperatibismoak 3 milioi enpresa ordezkatzen ditu, eta 14 milioi pertsona enpleatzen ditu guztira, BPGaren %8a gutxi gorabehera.