Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Hiru gai tematikoren bueltan egituratu da aurtengo K-Foroa. Aurrenekoan, 'MONDRAGON: Irekiera, inpaktoa eta komunikazioa', izenburupean MONDRAGON markaren gizarte-pertzepzioa izan da aztergai. Gestiker-eko Aitor Urkijok aurreneko aurkezpen bat egin du eta ondoren mahai ingurua egin dute Dani Alvarez kazetariak zuzenduta. Bertan izan dira, hurrenez hurren, Leire Mugerza (Eroski), Ivan Marten (Orkestra), Joseba Barandiaran (Laboral Kutxa) eta Nerea Aranguren (Danobatgroup).
Hiru atalak honako hauek izan dira: MONDRAGON, irekiera, inpaktoa eta komunikazioa; bigarrena, adimen artifiziala; eta hirugarrena 'gorputz hizkuntzaren indarra'.
Adimen Artifizialaren atalean, moda-modako gaiaz aritu da Bea Laskurain Mondragon Unibertsitateko irakasle eta aholkularia. Adimen Artifizialak Komunikazioaren zein marketinaren arloan izango dituen ondorioak, eta eragingo dituen aldaketak izan dira aztergai.
Gizartean eragina
Saioak iruzkin eta protagonisten ekarpen oso interesgarriak izan zituen. Aitor Urquijok MONDRAGON markari buruzko txosten baten aurkezpenarekin eman zion hasiera saioari, eta honakoa adierazi zuen: "gaur MONDRAGONek uste baino askoz gehiago komunikatzen du. Eta ondo komunikatzen du gainera, gizarteak MONDRAGON erakunde ezberdintzat hartzen baitu, asmo, bokazio eta balio bereizgarriekin ", ziurtatu zuen Gestikerreko ordezkariak.
Etorkizuneko erronkei buruz, Urquijok esan zuen kooperatiba zehatzek ez bezala, "MONDRAGONek askoz gehiago erakutsi behar duela publikoki bere marka". Saioak autoexijentzia dosi handia izan zuen eta, jakina, komunikazio estrategikoaren garrantzia nabarmendu zen, "gero eta presentzia handiagoa baitu taldeko erakundeetan".
Ivan Marten: "MONDRAGONek duen abantaila nagusia da bere komunikazioa beti egon dela ekintzetan oinarrituta, eta horrek sinesgarritasuna eta hurbiltasuna eskaintzen du. Gainera, MONDRAGONek eta Korporazioko kooperatibek etorkizunerako proiektu bat dute, 1959tik gainera"
Nerea Aranguren (Danobatgroup), Joseba Barandiaran (Laboral Kutxa), Leire Mugerza (MONDRAGON), Iván Martén (Orkestra) eta Dani Álvarez (Radio Euskadi) izan ziren mahai-inguru interesgarriaren protagonistak. "MONDRAGONek duen abantaila nagusia da bere komunikazioa beti ekintzetan oinarrituta egon dela, eta horrek sinesgarritasuna eta hurbiltasuna ematen du. Gainera, MONDRAGONek eta Korporazioko kooperatibek etorkizunerako proiektu bat dute. 1959tik gainera", ziurtatu zuen Ivan Martenek.
Bea Laskurain Mondragon Unibertsitateko irakasle eta aholkulariak Adimen Artifizialari eta horrek marketin eta komunikazio arloan dituen aplikazioei buruzko hitzaldia eskaini zuen, eta José Luis Martín Ovejerok hitzik gabeko komunikazioari buruzko hitzaldi batekin eman zion amaiera jardunaldiari. "Gizakiak hitzik gabeko 10 komunikazio-kanal ere baditu", esan zuen Martín Ovejerok hitzaldiaren hasieran.
Argazki galeria.
Ikusi jardunaldiaren bideo osoa, aurkezpen guztiekin eta mahai-inguruarekin, bere osotasunean.