MONDRAGONen Komunikazio Foroaren 7. edizioa, maiatzaren 8an Huhezin

Izen-ematea zabalik dago. Kooperatiben Komunikazio eta marketin arloko ehundik gora arduradun espero dira aurten IdeiEnea espazio berriaren estrainekoan, Aretxabaletan.
Card image cap
2025/04/28

Datorren ostegunean egingo da MONDRAGONen Komunikazio Foroaren 7. edizioa, eta 2025-2028 aldirako MONDRAGONen Politika Sozioenpresariala dagoeneko abian, datorren laurtekorako ardatzetako batean “Irekiera eta Inpaktu Soziala” azpimarratzen den unean dator.

Zentzu horretan, aro berri honetan MONDRAGONen Komunikazio estrategiak kontuan izan beharreko aldagaien inguruko hausnarketa egingo da, eta haiek aintzat hartuta, MONDRAGON lantzen ari den Komunikazio Planaren zenbait xehetasun emango dira.

Gainera, beste bi esparrutan ere jarriko da arreta: gaur egungo komunikazio moldeetan irudiak hartu duen indarrean eta nola ez, adimen artifizial sortzaileak eskaintzen dituen egiteko modu berrietan.

Izen-ematea zabalik dago oraindik, eta kforoa@mondragoncorporation.com helbidean egin liteke.

KFOROA 2025 egitaraua 2.jpg