Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Errekonozimendua eta komunikazio digitala aztergai MONDRAGONen euskararen Mahai Teknikoak antolaturiko ekitaldian
Urriaren 28an 23 kooperatibetako kide elkartu ziren Otaloran honako bi gaien inguruan: errekonozimendua eta komunikazio digitala.
Errekonozimendua
Amaia Arburua Fagor Ederlaneko kalitate eta ingurumen teknikariak Bergarako plantan aplikatutako “euskara errekonozitu eta euskaraz errekonozitu” esperientziaren berri eman zuen.
Aitortzak edo plazaratzeak duen garrantzia azpimarratuz, zenbait xehetasun eskaini zituen Amaiak. Oso kontu ezberdinak aitortu edo errekonozitu daitezke: landutako lorpenak, jasotako ezagutza, izandako portaera, eredugarritasuna, talde izaera, erakundearen estrategiarekin bat etortzea, etab… Errekonozimenduak maila publikoan edo maila pribatuan eman daitezkeela argitu zuen. Berrikuntza gisa, maila “pribatu-intimoan” egindako errekonozimendu baten adibidea aurkeztu zuen: errekonozimendua jaso zuen familiakoei helarazitako gutuna.
Errekonozimenduak emailearengan zein hartzailearengan duen eraginaz gain, Euskara Batzordeari hausnarketarako balio izana azpimarratu zuen Amaiak.
Komunikazio digitala
Interneten aditua den Luistxo Fernandez mintzatu zen komunikazioaren eremu digitalaren gainean. Lehen erronka pertsonen hautatze prozesuarekin hasten dela azpimarratu zuen: idatziz azaldu eta komunikatzeko gaitasuna duten pertsonak behar dira.
Luistxoren iritziz komunikazioan funtsezko garrantzia aitortu behar zaie webguneei, hori baita erakundearen “aurkezpen txartela”. Horrela, bada, webgunea elikatuta, egunean eta txukun mantendu behar da; gehiegizko originaltasunik ez du izan behar, erabiltzaileak lehen begiratuan ikusi behar baitu bilatzen ari dena.
Eleaniztasunaren inguruan, berriz, enpresa euskaldunek abantailaz jokatzen dutela azpimarratu zuen, kudeatzen duten lehenengo esparrua bertakoa izanik nazioartean aritzeko esperientzia ematen diela eta: 2tik 5era pasatzea errazagoa da 1etik 2ra baino.
Etorkizunari begira, gailu mugikorren erabilerak daraman goranzko joera ere aipatu zuen. Gero eta gehiago erabiltzen diren ere ikus-entzunezko euskarrien gainean, onak behar dutela izan azpimarratu zuen, eta horrek, jakina, gauzak zaildu eta are gehiago garestitzen duela.
Blogak, facebook, twitter eta halako kanalei zer garrantzia eman erakunde bakoitzari dagokion erabakia da. Eta bide horietan sartuz gero, Listxok bereziki erakundeen “ahots pertsonalei” eman beharreko garrantzia azpimarratu zuen.