Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai

MONDRAGONen 2024ko Kongresuan aho batez onartutako plan estrategikoak epe horretarako bisio argi bat zehazten du: "Lankidetzako indarraren bidez gizartea eraldatzen duten pertsonekin munduko erreferente kooperatiboa izatea”, erronka bati helduta "Lidergo-posizioak lortzea, aldaketekin lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta arinagoak izanik, gizartea eraldatzeko funtsezko eragile izateko". Helburu hori lortzeko, lau ardatz nagusi proposatzen dira: Konpromisoa eta nortasun kooperatiboa; Etorkizuna duten negozioak garatzea; Irekitasuna eta gizarte-eragin positiboa; eta Interkooperazioa.
Hemendik aurrera, kooperatibek ibilbide-orri hau garatzea izango dute erronka nagusi, eta TU Lankide aldizkariak bere ekarpena egin du erreportaje honen bitartez.
Hemen ikus dezakezue monografikoa osorik:
https://www.tulankide.com/eu/bereziak/etorkizunerako-bide-orria_630