MONDRAGONen 2019ko Kongresua

Gaur MONDRAGON Korporazioaren 2019ko Kongresua egin da Donostian. Hitzordura guztira 650 konpromisario daude deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.
2019/07/03

Aurtengo edizioan, besteak beste, organo korporatiboek egindako gestioa aurkeztu zen, bai Batzorde Iraunkorraren aldetik –aurretiaz kide guztiei bidalitako agiri batean ere aurkeztuta–, bai Kontseilu Orokorraren aldetik.

MONDRAGON Korporazioa

Iñigo Ucin, “hazten jarraitzen dugu, eta optimismo moderatu bat mantentzen dugu ekitaldiari dagokionez, baina oso adi begiratzen diogu eboluzioari, indarrean dagoen ziurgabetasun makroekonomikoagatik eta geopolitikoagatik”.

Foro horretan, Kontseilu Orokorreko lehendakari Iñigo Ucinek, bere mezuan aipatu zuen kooperatibek munduko eraldaketa testuingurura etengabe egokitu beharra dutela.  “Azkar egokitu beharra daukagu datozen eta etortzen jarraituko duten aldaketetara, gero eta abiadura biziagoan. Negozioak, produktuak-zerbitzuak eta antolamendua egokitu behar ditugu, eta pertsonak ere, gu geu, egokitu behar dugu. Kooperatiboagoak eta lehiakorragoak izan, argi edukita, kooperatiboak bagara, lehiakorragoak izango garela”. Halaber, elkarren arteko lankidetza aipatu zuen, MONDRAGONen ibilbidea markatzen duten balioetako bat izanik, eta adierazi zuen: “beharrezkoa da MONDRAGON barruan zein kanpoan jardutea, helburu enpresarialekin, baina baita helburu sozialekin ere”. Etorkizunari buruz, Ucinek adierazi zuzenez, “zorrotza izango da, ziurgabea eta erronkaz betea, asmatzea ez da beti gauza segurua izango, ezta azkar lortzekoa ere, eta, horregatik, behar denerako, hobe prest egotea, ea hobe bakarrik ez egotea”.

Urtearen bilakaerari buruz, Ucinek esan duenez, “hazten jarraitzen dugu, eta optimismo moderatu bat mantentzen dugu ekitaldiari dagokionez, baina oso adi begiratzen diogu eboluzioari, indarrean dagoen ziurgabetasun makroekonomikoagatik eta geopolitikoagatik”. 

MONDRAGONen gizarteari egiten dion ekarpena

Aurtengo edizioan, Kongresuko lehendakari Javier Goienetxeak hainbat aipamen egin zituen kooperatibek gizarteari egiten dioten ekarpenari buruz.  Eta MONDRAGONeko kooperatiben zazpi elementu bereizgarri aipatu zituen, hau da: “lurraldearekin konpromiso zalantzagabea izatea, aberastasuna sortu eta berdintasunez banatzea, pertsonak erdigunean jartzea, enplegua eta enplegagarritasuna, elkarren arteko lankidetza sistema, egokitzapen eta berrikuntza etengabea, eta garapen sozialarekiko konpromisoa.

Halaber, bere deskarguan Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak emandako aldeko epaia ere aipatu zuen, Eskuratu eta Ordaindu elkarteetako kideak Korporazioaren aurka sustatutako auzian: “epaia aho batez eman zuten Probintzia Auzitegiko bost magistratuek” eta “guztiz berresten ditu MONDRAGONek hasieratik defendatu dituen argudioak”.  Eta horien artean nabarmentzen da “MONDRAGONek ez zituela auzi jartzaileak engainatu, kooperatibak autonomoak eta burujabeak direla, eta, beraz, horien etorkizunari buruzko erabakien erantzukizuna kooperatibena eta soilik horiena dela, beste ezein instantziatara eskuordetzeko aukerarik izan gabe.

MONDRAGONen Kongresua zer da?

Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dituena. Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario daude deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko. Organoan, halaber, kooperatiba berrien sarrera onartzen da, eta Batzorde Iraunkorraren –Kongresu batetik bestera diharduen ordezkaritza instituzionaleko organoa– eta Kontseilu Orokorraren –Korporazioaren zuzendaritza organoa– gestioaren deskargua egiten da.  

Kongresuaren bilduma