Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
MONDRAGONen 2015eko Kongresua
MONDRAGON Korporazioaren 2015eko Kongresua egin da Donostian. Hitzordura guztira 650 konpromisario daude deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.
Ohikoa izaten denez, Kongresuak bi zati bereiz izan ditu: batean gai arruntak landu dira, eta bestean “Etorkizuneko MONDRAGON” izeneko proiektuaren egungo egoera azaldu da. Lehen zatiari dagokionez, hainbat alderdi aipa daitezke, horien artean kooperatiba berrien onarpena, oraingoan, GSR, zeinak egoitzetako zerbitzuen kudeaketan diharduen (eta filiala izatetik Kongresuari atxikitako kooperatiba izatera igaro da).
Halaber, Zentro Korporatiboaren aurrekontua berretsi da, baita ere Kongresuko Batzorde Iraunkorraren zein MONDRAGONeko Kontseilu Orokorraren gestio txostenak, Javier Goienetxea eta Javier Sotil lehendakariek eginak, hurrenez hurren.
Javier Sotilek MONDRAGONen bilakaeraz hitz egin du, eta, adierazi duenez, “2015ean aurreko urteko salmentak gaindituko dira eta 1.300 enplegu industrial sortuko dira”. 2016ari dagokionez, Javierren hitzetan, “krisi batetik gatoz eta etorkizun iragarrezina dugu aurrean, eta beharrezkoak izango dira konfiantza eta ilusioa, lankidetza, gure heterogeneotasunetik abiatuta, eta negozio berri errentagarriak eta iraunkorrak garatzea, gure gizartea eraldatzen laguntzeko. Eta elkarrekin egin behar dugu, gehiago eta hobeak garelako, gazteei ilusioa sentiaraziz, aldaketa sortuz eta handira jokatuz”.
Etorkizuneko MONDRAGON
Bigarren zatiari dagokionez, Javier Sotil bera arduratu da “Etorkizuneko MONDRAGON” proiektuaren bigarren fasea aurkezteaz. Proiektua organo kooperatiboek definitu duten marko bat da, eta kooperatibei helarazi zaie definizioan parte hartu dezaten.
“Etorkizuneko MONDRAGON” egitasmoaren lehen fasea aurreko urtean egindako Kongresuan aurkeztu zen. Laburbilduta, dokumentuak eredu kooperatiboaren eta bere oinarrian dauden printzipioak eta balioak sendoak direlako eta indarrean daudelako konbentzimendua berresten du. Halaber, kooperatibetatik eraikitzen dela baieztatzen du, eurak izanik beren erabakien erantzule eta etorkizunaren jabe, eredu bat partekatuta, eta elkarren arteko lankidetzan eta elkartasun tresnetan bermatuta.
Bere hitzaldian, Javier Sotilek esan du une hauetan dagoeneko kooperatibei helarazi zaizkiela Batzorde Iraunkorreko eta Kontseilu Orokorreko kideek hainbat lantaldetan osatutako dokumentuak, etorkizuneko MONDRAGONerantz aurrera egiteko. Dokumentuek lotura dute balio kooperatiboen bizipenarekin, antolamendu ereduarekin, eta elkarren arteko lankidetzarako tresna finantzarioekin erronka berriei aurre egiteko.
Lehenengoari dagokionez, MONDRAGONen balio kooperatiboen bizipena indartu nahi du, etapa berrian sendotu beharreko balioak eta praktikak azpimarratuz. Hainbat kontzeptu aipatzen dira, hala nola autoexijentziaren eta koerantzukizunaren kultura, elkartasun zorrotza, eraldaketa soziala eta elkarrekiko lankidetza. Antolamenduaren ikuspegiak kooperatiben kokapen lehiakorra indartu eta bere proiektu sozioenpresarialak sustatu nahi ditu, merkatu globalean arrakastaz lehiatzeko ahalmenak garatu eta oinarri sendoa ezarri bere gainean etorkizuneko MONDRAGON garatzeko. Eta elkarren arteko lankidetzarako tresna finantzarioei dagokienez, helburua da kooperatibei beharreko egitura eta euskarri finantzarioak ematea beren negozioak modu iraunkorrean garatu eta hedatuko direla bermatzeko.
Une hauetan, Javier Sotilek esan duenez, “kooperatibek parte hartzeko prozesuan gabiltza buru-belarri. Ondoren, horiengandik jasotzen dugun feedback-arekin, seguruenik datorren urtearen erdialdean egingo dugun 2016ko Kongresuan aurkeztu, eztabaidatu eta onartuko ditugun behin betiko ponentziak landuko ditugu”.
MONDRAGONen Kongresua zer da?
Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dituena. Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario daude deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko. Organoan, halaber, kooperatiba berrien sarrera onartzen da, eta Batzorde Iraunkorraren -Kongresu batetik bestera diharduen ordezkaritza instituzionaleko organoa- eta Kontseilu Orokorraren -Korporazioaren zuzendaritza organoa- gestioaren deskargua egiten da.
Argazki bilduma: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72157659339818004