MONDRAGONeko zuzendariak elkartu zituen 400 Foroaren 5. edizioak

Uztailaren 6an MONDRAGONek 430 zuzendari elkartu zituen Donostian lan jardunaldia egiteko. Gogoeta gaia: 'Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak'. Txema Gisasola presidente berriaren lehen agerpena izan zen ekitaldian.
2012/08/06
  • Txema Gisasolak bere lehen agerpena egin zuen kooperatibetako zuzendarien aurrean. Estrenaldian ondo landutako hitzaldia eskaini zuen, ordubete eta 10 minutukoa. Txalo zaparrada jaso zuen.
  • MONDRAGON gehiago behar dugu. Gisasolak Korporazioaren erronkak errepasatu zituen (gure enpresa sarea eraldatzea), eta esandakoen artean bat azpimarratu behar: "MONDRAGON gehiago behar dugu". Taldea egiteko, kooperatiben arteko elkarlana sustatzeko, berrikuntza egiteko, erakingorragoak izateko…
  • Antolakuntza bikain. Ez da erraza horrenbeste persona mugitzea, baina den-dena aurrikusitakoaren arabera joan zen. Betiko moduan, eskertzekoa da bertaratutakoen jarrera ona!